Txomin Aurrekoetxea
Appearance
Txomin Aurrekoetxea Iza (Dima, Bizkaia, 1943 - ) EAJ alderdiko euskal herritar politikaria da.
Dimoztarra izanagatik, ibilbide politikoa eta bizitza Galdakaon hasi zuen gaztetatik. Zulaibar Heziketa Profesional Eskolaren zuzendari zela 1984an Eusko Legebiltzarkide aukeratua izan zen. 2005erarte Eusko Legebiltzarrean izan da, Karlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari zirela. Hezkuntza, Euskara eta Giza eskubideak izan dira gehien jorratu dituen arloak, batez ere azken urteotan Mendebaldeko Sahararen Aldeko Instituzioen lehendakari gisa egin duen lana aipagarria da, Euskadin, Espainian zein atzerrian; Nazio Batuetan hiru aldiz aritu baita Sahararen aldeko aldarrikapenak New Yorken entzun daitezen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1943ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Jelkideak
- Dimoztarrak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian