Carlos Garaikoetxea Urriza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlos Garaikoetxea Urriza
Carlos Garaikoetxea Urriza

1980ko apirilaren 9a – 1985ko martxoaren 2a
Aurrekoa Jesus Maria Leizaola
Ondorengoa Jose Antonio Ardanza
lehendakariordea Mario Fernandez

Laurak bat.svg
Eusko Kontseilu Nagusiko 2. presidentea
1979 – 1980
Aurrekoa Ramón Rubial
Ondorengoa Jose Antonio Ardanza (Eusko Jaurlaritza)

Jaiotza 1938ko ekainaren 2a
(78 urte)
Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñea, Nafarroa
 Euskal Herria

Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938ko ekainaren 2a) euskal herritar abokatu eta politikaria da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izana.

1975-1980. urteen artean, Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) agintari izan zen. Nafarroako Legebiltzarraren partaide 1979tik, eta 1980tik 1985era Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari izan zen. 1986an, EAJtik baztertu eta Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politiko berria sortu zuen. Alderdi horren buru izan zen 1999 arte. Eusko Alkartasunaren ordezkaritzat Eusko Legebiltzarreko kide izan zen 1986tik 2001era.

2011n Amaiur koalizioko zerrendetan agertzen zen, Espainiako Senaturako ordezko gisa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Garaikoetxea Iruñean jaio zen 1938an, nekazaritzan lan egiten zuen emigrante familia batean. Iruñeko Eskolapiotan ikasi zuen lehenengo eta, gero, Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen Deustuko unibertsitatean, Londres eta Parisen jarraitu zituelarik ikasketak. Euskara ama hizkuntza ez bazuen ere, euskara ikasi zuen.

Etxera itzuli zenean, sektore pribatuan egin zuen lan eta zuzendari karguak izan zituen Nafarroako zenbait enpresetan. Nafarroako Komertzio eta Industria Ganberako buru izatera iritsi zen eta, erakunde honen ordezkari, Nafarroako Foru Batzordeko kide izan zen.

Abokatu lanetan jarraitu zuen 1979ra arte, baina 1975ean egin zen Eusko Alderdi Jeltzaleko kide eta 1977an alderdi horretako buru nagusi izendatu zuten, Euskadi Buru Batzarreko lehendakari hain zuzen. 1978an Euskadiko Autonomia Estatutua moldatu zuen batzordeko kide izendatu zuten eta Nafarroako parlamentuko kide aukeratu zuten 1979ko apirileko hauteskundeetan. Urte bereko uztailean aritu zen, Espainiako gobernuburu zen Adolfo Suárezekin, estatutuaren aldeko negoziazioetan. 1980 eta 1984ko legegintzaldietan Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari hautatua izan ondoren, orduan bere alderdia zen EAJrekin liskar larriak izan eta alderdia zein lehendakaritza utzi zituen 1986an, urte hartan bertan Eusko Alkartasuna alderdia sortzeko.

1987ko apirilaz geroztik, EAko lehendakari izan zen 1999 urtea arte. Apurka-apurka joan da goi mailako politikagintza utzi du, bai alderdi barruan, baita erakudeetan ere. Izan ere, EAk 1999ko azaroan Iruñean egin zuen kongresuan kargura berriz aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuen, eta Begoña Errazti hautatu zuen EAk Carlos Garaikoetxearen ordezko. Alderdiaren ardura utzi arren, EAko legebiltzarkide eta alderdiaren talde parlamentarioaren bozeramaile izaten jarraitu zuen Gasteizko Legebiltzarrean bost legegintzaldi egin ditu legebiltzarkide bezala, baina adierazia zuen 1998an legegintzaldi hura amaitutakoan ez zuela inolako kargu publikorik hartuko, eta 2001. urtean Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu zirenean berretsi egin zuen ez zela bere alderdiaren lehendakarigai izango, eta ez zela hautagaien zerrendan agertuko.

Lehendakaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintean izan zen bitartean, gobernua eta autonomiako erakunde gehienak eraikitzen joan ziren eta Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutua ere orduan garatu zen. Gernikako Estatutuaren onarpenaren ondoren, 1980an, Euskal Gobernuaren lehendakari aukeratu zuten, eta 1984an, berriro, 32 aulkirekin. Urtebete geroago, alderdiko zuzendaritzarekin sortutako desadostasunak medio, Jose Antonio Ardanzak hartu zuen haren ordea.

Garai hartutako konpetentzien arabera, 1981ean, Osakidetza sortu zen, 1982an, Ertzaintza eta, urte horretako abenduaren 27an, EiTBk lehen emisioa egin zuen. 1981ean, Kontzertu Ekonomikoa ere lotu zen.

Garaiko beste gertakizun ezagunen artean hurrengoak daude: Joan Paulo II.a etorri zen bisitan, 1983ko uholdeak, 1980ko Ortuellako leherketa, 1985eko Oiz mendiko hegazkin istripua...

EA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an, Lurralde Historikoen Legeak Euskal Gobernu eta 3 lurralde historikoen Foru diputazioen artean banandu nahi zituen konpententziak zirela-eta, EAJrekin ezadostasun franko izan ondoren, EAJ alderditik aldendu eta, irailaren 17an, Eusko Alkartasuna alderdia sortu zuen, 1999ra arte lideratuko zuena. Euskal Legebiltzarrean diputatu izan zen 1986, 1990, 1994 eta 1998an (hautesle izan zen azken autonomia hauteskundeak)

1987 eta 1991 bitartean, Europako Legebiltzarreko diputatu izan zen (1987 eta 1989 artean, Herrien Europa Koalizioko zerrendaburu, Esquerra Republicana de Catalunya (ERC) eta PNGrekin; 1989tik 1991ra kide berak izan zituen, baina eserlekua utzi zuen akordioetan erabaki bezala). 1990 eta 1991 artean, Europar Batasun Librearen presidente ere izan zen.

1994 europar hauteskundeetan, berriro izan zen zerrendaburu ERCrekin eginiko koalizioan, baina porrota izan zuten eta Garaikoetxeak dimisioa aurkeztu zuen Eusko Alkartasunako lehendakari bezala eta, 1999ko azaroan, politika aktiboa utzi zuen.

2009ko azaroaren 21ean, indar abertzale eta EAko zuzendariek aurkeztutako dokumentuan parte hartu zuen, Herri Batasunako Tasio Erkiziak egin zuen bezala.

Bildu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumetu horretatik abiatuta, EA, Alternatiba eta Ezker Abertzaleari atxikitako independienteak koalizio ezkertiar bat sortu zuten, soberanista, independentista, progresista eta giza-eskubideak oinarri.

Testuinguru honetan jaio zen Bildu, hauteskunde munizipaletara, Batzarretara eta Nafarroako Legebiltzarrera aurkeztuko zena 2011n. Garaikoetxeak koalizio kanpainan parte hartu zuen eta bigarrenak izan ziren boto kopuruan, baina lehenengoa Euskal Herriko zinegotzi kopuruan; Nafarroan, berriz, laugarren indarra izan zen botoetan eta hirugarrena zinegotzi kopuruan.

Toki izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okondoko (Araba) Udalak herriko kale bati Garaikoetxea Lehendakaria izena ipini dio.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Garaikoetxea Urriza Aldatu lotura Wikidatan



Aurrekoa
Jesus Maria Leizaola
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
Escudo del Pais Vasco.svg

1980ko apirilaren 9a - 1985eko martxoaren 2a
Ondorengoa
Jose Antonio Ardanza
Aurrekoa
Ignacio Untzeta
EBBko presidentea
30px

1977 - 1980
Ondorengoa
Xabier Arzalluz
Aurrekoa
Manuel Ibarrondo
Eusko Alkartasunako presidentea
Eusko Alkartasuna (logo).jpg

1987 - 1999
Ondorengoa
Begoña Errazti


Iñigo Urkullu Patxi López Juan Jose Ibarretxe Jose Antonio Ardanza Carlos Garaikoetxea Ramon Rubial Jesus Maria Leizaola Jose Antonio Agirre