U Geminorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

U Geminorum
U Gem aavso.png
U Geminorumen eztandaren argi kurba. Kolore desberdinek banda pasu desberdinak erakusten dituzte. Egun zenbakiak juliotar datak dira.
Behaketa data
Garaia J2000.0      Ekinokzioa J2000.0
Konstelazioa Gemini
Igoera zuzena 07h 55m 05.24s
Deklinazioa +22° 00′ 05.1″
Itxurazko magnitudea (V)14.1-15.0 (quiet), 9.0 (outburst)
Ezaugarriak
Mota espektralasd:Be+ / M4.5Ve
Aldakor motaDwarf nova
Astrometria
Abiadura erradiala (Rv)+42.0 km/s
Berezko mugimendua (μ) IZ: -30.0 mas/u
Dec.: -42.2 mas/u
Paralajea (π)7.9 ± 5.4 mas
Distantziaapprox. 400 au
(approx. 130 pc)
Magnitude absolutua (MV)9.5
Orbita[1]
LehenengoaRed dwarf
KideaWhite dwarf
Orbita-aroa (P)0.1769062 days
Ardatz erdihandia (a)1.55±0.02 R☉
Eszentrikotasuna (e)0.027
Okerdura (i)69.7±0.7°
Zehaztasunak
White dwarf
Masa1.2±0.05[1] M
Red dwarf
Masa0.42±0.04[1] M
Erradioa0.43±0.06[2] R
Beste izendapenak
U Gem, BD+22 1807, HD 64511.
Datubase erreferentziak
SIMBADdata

U Geminorum (U Gem/HD 64511/GCRV 59196) Geminis konstelazioko izar aldakor bat da. Noba nano deritzen izar aldakor kataklismiko mota baten eredua da. John Russell Hindek aurkitu zuen 1855ean eta ordutik etengabe behatua izan da.

U Geminorum izar bitar bat da. Bere izar nagusia nano zuri trinko eta bero bat da. Bestea sekuentzia nagusiko nano gorri hotz bat da. Nano zuriak 1,20 eguzki masako masa du, besteak 0,42koa duen bitartean. Bi izarrak elkarrengandik oso gertu daude eta abiadura handian orbitatzen dute. Bere orbit periodoa 4 ordu eta 11 minutukoa baino ez da.

Nano gorria hain dago gertu nano zuriagandik bere azaletik materia galtzen duela nano zuriaren mesedetan. Material honek azken izar honen inguruan akrezio disko bat sortzen du. 100 urte inguruko tarte ia periodikoetan, diskoa ezegonkortu egiten da eta materia asko erortzen da nano zurian, honen ondorioz eztanda bat jasaten duelarik. Eztanda hauek izarraren dizdira ehunkoiztea eragiten dute.

Eztandez gain, U Geminorumek maiz jasaten ditu eklipseak izar bat bestearen aurretik igarotzean, honen ondorioz, egoera normalean, bere itxurazko magnitudea +14,1 eta +15,0 bitartean aldatzen delarik. Eklipsearen iraupena 20 eta 25 minutu bitartekoa da. Eztandak jasaten dituenean bere dizdira +9,0raino igotzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]