Ubarrundia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ubarrundia Arabako erdialdeko udalerri ohi bat da, Arratzurekin batera 1920ko hamarkadan Arratzua-Ubarrundia osatu zuena.

Osaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost herrik osatzen zuten: Betolatza, Landa, Luku, Uribarri Ganboa eta Zirao. 29,52 kilometro koadro zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena 1025ean agertu zen lehen aldiz, Donemiliagako goldean; Hubarundia eta Ubarundia formak ere biltzen dira garai horietan. Dokumentu horietan jasotako datuek diotenez, Ubarrundia askoz ere zabalagoa zen. Izan ere, hauek ziren bere barnean zituen herrixkak (parentesi artean, dokumentuan azaltzen den aldaera):

           

XII. mendean Mendoza familiaren menpe zegoen, eta oraingo Arabako lur gehienak hartu zituen Arriagako kofradiaren kide gisa ageri da. 1332ko apirilaren 2an kofradia horrek egin zuen batzarrean, Gasteizi 41 herrixka ematea ebatzi zen; tartean Amarita, Erretana, Gamarragutxia, Gamarra Nagusia, Miñao eta Miñaogutxia, ordu arte Ubarrundiaren barrukoak. 1333an, Alfontso XI.a Gaztelakoaren aginduz Villarreal de Álava (Legutio) sortu zen, eta haren menpera igaro ziren Elosu, Goiain, Nafarrate, Urbina eta Urrunaga.

Horrela, Ubarrundia bere egungo neurriekin geratu zen, eta Betolatza, Landa, Luku, Uribarri Ganboa eta Zirao herriek izen bereko udalerria sortu zuten, 1920ko hamarkadan desagertu arte.

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan kide ziren zenbait populazio-gune desagertuz joan ziren. Guernica dagoeneko XIV. menderako biztanlerik gabe geratuko zen; Bagoeta, aldiz, XV. mendearen amaierarako; Arzamendi Lukuko auzotzat joa izan zen baina XIX. mendearen bigarren erdialderako ez zen Artzamendiko baselizaren arrastorik geratzen.

Besteak beste Ubarrundiako lurretan eraiki zen Uribarri Ganboako urtegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.