Udalatx
Udalatx / Udalaitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.117 m |
Prominentzia | 610 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′28″N 2°30′44″W / 43.0911°N 2.5122°W |
Honen parte da | Euskal Herriko arkua |
Mendikatea | Udalako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Udala (Arrasate) |
Luberri | Luberri |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Udalatx[1] edo Udalaitz Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen mendia da, Arrasate eta Elorrio artean zehazki. Iparraldeko magalean edo Bizkai aldekoan Zumelegi ibaia jaio da, aurrerago Arrazolarekin batera Ibaizabal sortzen duena. Batzuetan, Udalaitz izenarekin ageri da, baina euskara batuan Udalatx da hobetsitakoa, mendebaleko euskaratik datorrena.[1]
Geologikoki kareharrizko mendigunea dugu hau, inguruko mendien bezalakoa.
1.117 metroko garaiera dauka.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalatx Udalako mendilerroan kokatuta dago, eta Anboto eta Aramotz gailurrekin batera lerratzen da, nolabaiteko mendilerroa osatuz. Anboto eta mendi honen artean Betsaide dugu, hiru probintziek bat egiten duten tokia dena.
Gailurrak zerra itxura ematen dioten hainbat mutur ditu, hiru izanda gandorraren tontor nagusiak, mendebaldetik ekialdera Atxaurutxugane (1040 m), Erdikoatxa edo Erdiko Axpunta (1.026 m) eta Udalatx tontor bera (1.117 m). Ipar-mendebaldean, Santa Luziaren baseliza dagoen Artadi mendixka (500 m) eta Gongeta edo Zolotxa tontorra (704 m) ditugu, Elorrio aldera. Hego-mendebaldean, bestela Pozutxueta (182 m) tontorrak mendigunea osatzen du
Gipuzkoako aldetik Arrasateko Udala auzoarekin egiten du bat, zeinak mendiari izena ematen dion. Arrasatetik ikusten den muturrak, 1.073 metroko garaiera duena, gurutze handi bat du; mutur hau, hala ere, ez da guztietan garaiena, Bizkaitik gertuago kokatuta dagoen beste bat altuagoa baita.
Landaretza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhaitzen artean, mendigunearen hegoaldean dagoen basoa azpimarratzekoa da, haritz eta artearen familiakoa den abaritza edo Quercus coccifera espeziea alegia, kurioski mediterraneo aldekoa dena eta Gipuzkoa osoan hemen bakarrik dagoena.
Santutegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurutzea eta tontor nagusiaren artean, Gipuzkoa aldean, Asuntzeko santutegiaren aztarnak ikusgai daude oraindik, non fraide eremutarrak bizi baitziren. XVI. mendean leku honen lehen aipamena jaso zuen Esteban Garibaik.
Kobazuloak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tontor nagusiaren azpian kobazulo txiki bat dugu, iturria daukana, eta Erdikoatxarantz beste koba askoz handiagoa topa dezakegu.
Meatzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendetik gutxienez meatze lanak egin izan dituzte Udalatxen, "Cofradía de Venaqueros de San Valerio" elkartearen eskutik. Minerala agortzean, kofradia desagertu zen 1958an.
Gaur egun hauen aztarnak oraindik ikus daitezke Iguriatik abiatzen den bidetik igo izanez gero.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Udalatx, Betsaidetik ikusita
-
Udalatx, Kurtzebarritik ikusita
-
Udalatx, Arrasatetik ikusita
-
Gailurraren irudia
-
Udalatx, Urkuluko uharkatik ikusita.
-
Udalatx, Meatzerrekatik ikusita
Igotzeko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalatik (Arrasate): Ordu bat eta 30 minutu.
- Kanpazarko mendatetik: Ordu bat eta 45 minutu.
- Iguriatik (Elorrio): Ordu bi.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Euskaltzaindia: Elorrioko toponimoak, Euskal Onomastikaren Datutegian.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |