Uhin berri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Uhin berri. 1964-1969 bilduma
Datuak
Egilea Juan San Martin
Argitaratze-data 1969
Generoa Poesia
Hizkuntza Euskara
Argitaratzailea Donostiako Aurrezki-Kutxa
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 177 orr.
ISBN 9788471730152

Uhin berri Juan San Martin idazleak 1969an argitaratu zuen euskal poesiaren antologia da. Helburua plazaratzen ari ziren idazle berriak aurkeztea zen. Guztira Euskal Herri osoko 25 idazleen lanak bildu zituen. Joera aldetik, mota guztietako poemak jaso zituen San Martinek. Kronologia aldetik, poemak 1964tik 1969 zihoazten. Idazleen antologia aurretik laburpen bibliografikoa jaso zuen.

Antologiaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran poeta gazteek haien lanak plazaratzeko aukera gutxi izaten zituzten. Juan San Martin, bestetik, sarritan, gazteei bideak irekitzeko lanak egin zituen eta testuinguru horretan ullertu behar dugu liburu hau. Bertan agertu ziren gehienak zer esan handia eman zuten hurrengo urteetan. Liburu honi esker, bestetik, idazteko modu berriak ere ezagutarazi egin ziren. Hitzaurrean San Martinek zera azpimarratu zuen: "Inoiz izan baditu euskerak gizaldi berean poeta ugari eta onak, gaur ditu. Giro honen emaitzatik etorriko zaigu gure egungo poesiaren nagusitasuna".[1]

Martin Ugaldek datu hauek azpimarratu zituen: "2 emakumeak dirala: Amaya Lasa ta Patxika Emarruzpe; 6 olerkari Bidasoz aruntzakoak dirala; ta 7 apaiz-prailleak eta 2 izatez utzi berriak (25-etik 9 Seminariotik pasiak, beraz)".[2]

Jasotako poetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]