Universitat Catalana d'Estiu
Universitat Catalana d'Estiu | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Summer University (en) eta saria |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Lehendakaria | Jordi Casassas i Ymbert |
Jabea | Fundació Universitat Catalana d'Estiu (en) |
Historia | |
Sorrera | 1969 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Prada de Conflent |
webgune ofiziala |
Universitat Catalana d'Estiu (UCE, euskaraz: «Udako Kataluniako Unibertsitatea») 1968an Pradan (Conflent) antolatutako jardunaldietatik sortu zen udako unibertsitatea da. Jardunaldi haien antolatzaile izan ziren Grup Cultural de la Joventut Catalana eta Grup Rossellonès d'Estudis Catalans (GREC), 68ko maiatzaren ondoren. Hiru arrazoirengatik sortu zen katalanezko lehenengo udako unibertsitatea 1969ko udan: Pradako lehenengo esperientzia arrakastatsu harengatik, Ipar Kataluniako herritarrek katalan hizkuntza eta kultura sustatzeko eta garatzeko zuten interesarengatik, eta frankismoa oso bizirik zegoen garai batean gainerako herrialde katalanetako jendeak askatasunezko espazio bat aurkitzeko zuen premiarengatik. [1][2][3]
UEUrako aurrekaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Universitat Catalana d'Estiuren lana aurrekari sendoa izan zen Udako Euskal Unibertsitatearentzat. Izatez, Katalanen aurrerapausoen berri izan eta hiru urtera sortu baitzen UEU 1973an.[4][5][6]
Programazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero udan, Universitat Catalana d'Estiuk ikastaroak, ekitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu programa baten barruan. Ikastaro eta hitzaldi horiek ukitzen dituzten jakintza-arloak hauek izaten dira: natura-zientziak, zientzia eta teknologia, zuzenbidea, historia, osasun-zientziak, ekonomia, pentsamendua, literatura, hizkuntza, musika eta zinema. Gainera, kultur prestakuntzarako ikastaroak, ikerketa-mintegiak eta erakusketak ere programatzen dituzte.
Canigó Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1995. urteaz geroztik, Universitat Catalana d'Estiu Fundazioak urtero, Canigó Saria ematen dio UCErekin lan egin duen edo Herrialde Katalanen arteko harreman kultural, zibiko, zientifiko edo politikoaren alde ibilbide garrantzitsu bat duen pertsona edo entitate bati. Sariarekin artelan-erreprodukzio bat entregatzen da, ez du alde ekonomikorik. Hau da sarituen zerrenda: [7]
- 1995 - Eliseu Climent
- 1996 - Joan Triadú i Font eta Carles Fontserè i Carrió
- 1997 - Ez da deituta
- 1998 - Alfred Giner i Sorolla
- 1999 - Deialdirik gabe
- 2000 - Deialdirik gabe
- 2001 - Antoni Deig, Josep Benet i Morell eta Serra d'Or aldizkaria
- 2002 - Centro Excursionista de Catalunya
- 2003 - Deialdirik gabe
- 2004 - Lluís Maria Xirinacs eta Menorcako Enciclopèdia
- 2005 - Algheroko Kultur Lana
- 2006 - Vicenç Maria Rosselló i Verger
- 2007 - Institut d'Estudis Catalans
- 2008 - Joaquim Maria Puyal
- 2009 - Deialdirik gabe
- 2010 - Pere Verdaguer eta Eskola Valenciana
- 2011 - Mossèn Antoni Nughes, Eskola Arrels, Jordi Pujol eta Òmnium Cultural
- 2012 - Pasqual Maragall i Mira, Josep Miquel Vidal i Hernández eta Obra Cultural Balear
- 2013 - Andorrako Zientzia Elkartea, Josep Huguet, Josep Vallverdú i Aixalà, Christian Bourquin
- 2014 - Deialdirik gabe
- 2015 - Joaquim Nadal i Farreras, Salvador Giner i San Julián, Roca i Galès Fundazioa eta Nekazaritza Ikasketarako Kataluniako Erakundea
- 2016 - Irene Rigau i Oliver eta Castellóko Jaume I Unibertsitatea
- 2017 - Lluís Llach [8]
- 2018 - Eskubide Zibilen aldeko Kataluniako Elkartea eta Antoni Miró [9]
Errektoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1969 : Agustí Pedro i Pons (Ohorezko Presidentea)
- 1971 - 1972 : Jordi Carbonell i de Ballester (Ohorezko Presidentea)
- 1973 - 1977 : Gerard Vassalls (errektorea)
- 1977 - 1984 : Joan Ané buru zuen zuzendaritza-batzordea
- 1985 - 1987 : Max Cahner i Garcia
- 1988 - 1991 : Enric Casassas i Simó
- 1992 - 1994 : Max Cahner i Garcia
- 1995 : Joaquim Arenas i Sampera
- 1996 - 2001 : Miquel Porter i Moix
- 2002 - 2008 : Joandomènec Ros i Aragonès
- 2009 : Jaume Sobrequés i Callicó
- 2010 - 2013 : Jordi Sales eta Coderch
- 2014 : Salvador Alegret i Sanromà [10]
- 2015 : Joandomènec Ros i Aragonès [11]
- 2016tik: Jordi Casassas eta Ymbert [12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) Toro, Marc L'UCE Busch benzina per fer-ne 45 més. Diari Ara, 25 d'agost de 2013
- ↑ (Katalanez) «Universitat Catalana d’Estiu» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0068500.xml.
- ↑ «Frantziako katalanak ere mugitzen ari dira» Anaitasuna (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel Xabier. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea : euskal kulturgintzan : Hasierako urteak, 1973-1984. Udako Euskal Unibertsitatea, 33-34 or. ISBN 8484380416. PMC 433518649. (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ «UEU: 25 urte bidean - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ Berria. «Udalen garrantzia azpimarratu dute independentziara bidean» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez)Canigó saria jaso dutenen zerrenda «Universitat Catalana d'Estiu» www.uce.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez) Enderrock.cat. «Lluís Llach rep el premi Canigó | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez) «La Universitat Catalana d'Estiu lliura el premi Canigó a l'associació dels familiars dels presos polítics i al pintor Antoni Miró» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez) «La Universitat Catalana d’Estiu trenca amb el passat» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez) «Joandomènec Ros s'autoproclama rector de la UCE» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
- ↑ (Katalanez) «Jordi Casassas, nou rector de l’UCE | Universitat Catalana d'Estiu.» Servei de premsa, UCE (Noiz kontsultatua: 2019-08-19).
Ikus , gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udako Euskal Unibertsitatea
- Coleg Cymraeg (Ikastetxe Galesa)