Edukira joan

Kataluniako Unibertsitate Irekia

Koordenatuak: 41°24′53″N 2°08′01″E / 41.41472°N 2.13361°E / 41.41472; 2.13361
Wikipedia, Entziklopedia askea
Universitat Oberta de Catalunya» orritik birbideratua)
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Universitat Oberta de Catalunya

Errektoretza.
AkronimoaUOC
Ezarpena 1994
Mota Pribatuak
Finantzaketa87.473.000 € (2013)
ErrektoreaÀngels Fitó
Ikasleak52.513 (2013-2014)
AfiliazioaAssociació Catalana d'Universitats Públiques (ACUP)
Xarxa Vives d'Universitats
European University Association
KokapenaBartzelona

 Katalunia
HelbideaTibidabo etorbidea, 39-43
Bartzelona
Koordenatuak41°24′53″N 2°08′01″E / 41.41472°N 2.13361°E / 41.41472; 2.13361
Webgunea Webgunea

Kataluniako Unibertsitate Irekia (katalanez: Universitat Oberta de Catalunya) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen online unibertsitate bat da. Irakaskuntza ez presentziala irakasten du, distantziara irakatsitakoa. 1994an sortua izan zen.

UOCek graduak, masterrak, graduondoko ikasketak, espezializazioak, mintegiak, ikastaroak, libreki ikasteko ikasgaiak, hizkuntz ikastaroak eta doktoretza programak eskeinzten ditu.

1994an sortuta, munduko lehen online unibertsitatea izan zen. Sortzaile eragile handiena Gabriel Ferraté Pascual irakasle katedraduna izan zen.[1][2] Berak bataiatu zuen erakunde berria —Universitat Oberta de CatalunyaOpen Unibertsity-ren eraginez, urrutiko unibertsitate britainiar ospetsuaren eraginez. "Distantzia hitzak konnotazio negatiboa du. Distantziak bereizten du. Inoiz ez zitzaigun bururatu urrutiko unibertsitatea esango genukeenik. Unibertsitate irekia deitzen diogu. Gure hasierako lema distantziarik gabeko unibertsitatea zen", gogoratzen zuen.

"Benetan, nire bizitzako aldirik sortzaileena izan zen", aitortzen zuen Ferraték berak. UOC asmatzea ez ezik, 1995ean martxan jarri zutenean lehen errektorea ere izan zen. Ikastaro pilotuan 200 pertsona matrikulatu ziren eskaintzen ziren bi titulazio bakarretan (Enpresa Zientziak eta Psikopedagogiako bigarren zikloa). Hamar urte geroago, 2005ean, 38.300 ziren ikasleak. 2023an, UOCek 87.500 ikasle zituen, eta, besteak beste, 26 graduren eta 53 unibertsitate-masterren artean aukera zezaketen. UOCen 25. urtebetetzea ospatzeko sortu zen webguneak denboraldi horretan lortutako gertaera nagusiak aipatu zituen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Katalanez) «Mor Gabriel Ferraté, rector fundador de la UOC» www.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  2. (Katalanez) Cap 3. VISIÓ de Gabriel Ferraté, fundador i primer rector de la UOC. (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).
  3. (Ingelesez) «UOC celebrates 25 years - Anniversary of the Universitat Oberta de Catalunya» 25.uoc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Webgunea (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)