Ureztatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ureztatze metodo batzuk.

Ureztatzea (ureztaketa, ureztapena) edo garaztatzea lurzoruari ura artifizialki gehitzea da. Nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen da gehien bat, laboreen hazkundea azkartu eta handitzeko, lorategietako landareak berde mantentzeko eta oro har paisaiak mantentzeko, leheneratutako lurrak landarez azkarrago hornitzeko, landareak izoztetik babesteko, eta beste hainbat jardueretarako. Ureztatzearen aldean, euriak ekarritako hezetasunean oinarritutako nekazaritzari lehorreko nekazaritza deritzo.

Bestalde, ureztatzea nekazaritzari lotuta ez dauden beste zenbait jardueratan ere erabiltzen da: hautsa kentzea, hondakinak metatzea, meatzaritza, etab.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ureztatzea nekazaritzaren funtsezko elementuetako bat izan da 5.000 urtez, eta zibilizazio askoren ekonomiaren oinarria izan da.

K. a. 5000. urtearen inguruan Tigris, Eufrates eta Nilo ibai eta Mediterraneo ekialdeko nekazariek lurrak lantzeko arazoak zituzten lehorteak zirela medio. Orduan, haien soroak ureztatzeko ubideak indusi zituzten haien soroetara ura eramateko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ureztatze Aldatu lotura Wikidatan