Urtain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtain
Urtain.jpg
Bizitza
JaiotzaAizarnazabal1943ko maiatzaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaMadril1992ko uztailaren 21a (49 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
IMDB: nm0882173 Edit the value on Wikidata

José Manuel Ibar AspiazuUrtain goitizenaz ezagunagoa— (Aizarnazabal, Gipuzkoa, 1943ko maiatzaren 14a - Madril, 1992ko uztailaren 21a) boxeolaria izan zen, Europako pisu astunen txapelduna 1970 eta 1971 urteetan[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizarnazabalen jaioa, ezizena haurtzaroko bizilekutik zetorkion: Zestoako Urtain baserritik, alegia. Gaztetan aizkolaria eta harri-jasotzailea izan bazen ere, boxeolari gisa egin zen famatu.

1968an boxeatzen hasi zen Ordizian, eta 27 garaipen lortu zituen segidan knock-outez. 1970, Madrilgo Kirol Jauregian, Urtainek Peter Weiland alemaniarra garaitu zuen knock-outez zazpigarren roundean, eta pisu astunen Europako txapelketa irabazi zuen[2].

Hala ere, 1970eko azaroaren 10ean, Londresko Wembley estadioan, titulua galdu zuen Henry Cooper britainiarraren aurka, bere bigarren porrota, baina hura izan zuen bere ibilbideko une goxoenetako bat, ikuskizuna emateaz gain, boxeolari trebea zela erakutsi baitzuen.[3] Ondoren, titulua berreskuratu zuen Jack Bodell britainiarraren aurka, baina 1972an Jurgen Blin alemaniarraren aurka galdu zuen.

Anberesen, Jean Pierre Coopmanen aurka borrokatu zen Europako Txapelketa berreskuratu nahian, baina borrokalditik alde egin zuen. Hura izan zen haren azken borrokaldia, nahiz eta gero borroka libreko catcherra izan zen "Zestoako Tigrea" gaitzizenarekin.

Urtain oso ospetsua izan zen. Telebistak, irratiak eta prentsak saio eta elkarrizketa ugari eskaini zizkioten. Erretiratu zenean, negozioetan ez zuen zorte handirik izan, eta etsialdi bat zuela, bere buruaz beste egin zuen, Madrilgo bere etxeko 10. solairutik jauzi eginda.

Boxeolari izan zenean (1968-1977) 68 borrokalditan parte hartu zuen. Haietatik 53 irabazi zituen (41, knock-outez), 11 galdu eta 4 baliogabeturik bukatu ziren.

Zarama musika taldeak, Urtain izeneko abestia eskaini zion. Jabier Muguruzak ere Urtain izeneko abesti bat ondu zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BoxRec: Jose Manuel Urtain. .
  2. Blogak.eus. «Boxeoa (II): Urtain vs Weiland» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-13). «Urtain gorenera iritsi zenekoa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).