Urtsula Ledóchowska
Urtsula Ledóchowska | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Loosdorf (en) , 1865eko apirilaren 17a | ||
Herrialdea | Polonia Austria | ||
Bizilekua | San Petersburgo | ||
Heriotza | Erroma, 1939ko maiatzaren 29a (74 urte) | ||
Hobiratze lekua | Udako hilerria | ||
Familia | |||
Aita | Antoni August Ledóchowski | ||
Ama | Józefa Ledóchowska | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Ledóchowski (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | poloniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | misiolaria, moja, irakaslea eta hezitzailea | ||
Jasotako sariak | |||
Santutegia | |||
Maiatzaren 29 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Urtsulatarrak |
Santa Urtsula Ledóchowska[1] (polonieraz: Urszula Ledóchowska), jaiotzez Julia Maria Halka-Ledóchowska z Leduchowa[2], (Loosdorf, Austriar Inperioa, 1865eko apirilaren 17a – Erroma, Italia, 1939ko maiatzaren 29a) poloniar moja, misiolari eta irakaslea izan zen, Jesusen Bihotz Agonizanteren Urtsulatarren kongregazioaren sortzailea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antoni August Ledóchowski (1823-1885) eta Józefina Salis-Zizersen (1831-1909) bederatzi seme-alabetako bat zen[3]. Jaiotzez Julia Maria jarri zioten izena[2]. Haren ahizpetako bi (Maria Teresa eta Ernestyna[4]) ere moja egin ziren, eta Włodzimierz neba Jesusen Lagundiako apaiz[5].
1873an edo 1874an familia Sankt Pölten hirira joan zen bizitzera[3][6]. Han Julia eskola katoliko batean ikasi zuen[3]. 1882an aitak lursail bat eskuratu zuen Lipnica Murowanan (Tarnów ondoan). Hurrengu urtean familia hara joan zen eta han aita hil zen 1885ean baztangaren ondorioz[7].
1886ko abuztuaren 18an Juliak nobiziotza hasi zuen Santa Urtsularen Ordenan, Krakovian. 1887an abitua jantzi zuen eta Maria Urtsula Jesusena erlijio-izena jarri zioten. 1889ko apirilaren 28an betiko botoak eman zituen[8]. Neska ikasleentzako etxea ireki zuen Krakovian[6][7][3]. Gero Pio X.a aita santuaren bedeinkapen berezi batekin, San Petersburgora joan zen eta, Konstantin Budkiewicz apaizak aginduz, bertan bizi ziren poloniar haur eta nerabeentzako Santa Katalina Etxea sortu zuen[8]. Arropa zibila janztera behartu zuten geroztik, Errusiako Inperioan erakunde katolikoak legez kanpokoak baitziren. 1914an Errusiatik kanporatua izan zen eta Suedian bilatu zuen aterpea, baina Errusian geratu ziren erlijiosoekin harremanetan jarraitu zuen[6][7].
Stockholmen finkatu zen eta nesken hizkuntza-eskola bat eta etxeko ekonomia eskola bat sortu zituen. 1917an Polonica liburua argitaratu zuen hiru hizkuntzetan. Danimarkan umezurztegi bat eta etxeko ekonomia eskola bat sortu zituen Aalborgen 1918an. 1920an Poloniara itzuli zen beste 40 mojekin eta 1920ko ekainaren 7an Jesusen Bihotz Agonizanteren Urtsulatarren kongregazioa sortu zuen[3][7][8]. 1928an zentro erlijioso bat sortu zuen Erroman, non denbora batez bizi izan zen Benedikto XV.a aita santuak gonbidatuta[6].
1939an hil zen Erroman, kartzinomak jota[7].
Kanonizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Joan Paulo II.a aita santuak dohatsu izendatu zuen Poznańen 1983ko ekainaren 9an eta kanonizatu zuen Erroman 2003ko maiatzaren 18an. Haren eguna maiatzaren 29an ospatzen da[3].
Sieradz eta Pniewy hirien zaindaritzat hartzen da[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 18 or. (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b (Polonieraz) «Julia Urszula hr. Halka-Ledóchowska z Leduchowa h. Szaława» Sejm-Wielki.pl (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «May 29: St Ursula Ledochowska (1865-1939)» Catholic Archdiocese of Kota Kinabalu jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-05-17) (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ (Polonieraz) «Kanoniczki Warszawskie» Stoleczna 2015-12-07 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ (Ingelesez) «New Jesuit Head Is A Russian Pole; Father Wlodimir Ledochowski Elected General of the Society of Jesus» The New York Times: 11. 1915-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Saint Ursula Ledóchowska» CatholicSaints.info (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b c d e (Italieraz) Borrelli, Antonio. «Santa Urszula (Orsola) Ledochowska Religiosa» Santi e Beati 2002-04-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b c (Ingelesez) «A short biography of Saint Ursula Ledóchowska» Prayers4reparation 2012-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ (Polonieraz) «Patronka miasta Pniewy» Sanktuarium Św. Urszuli Ledóchowskiej w Pniewach (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).