Uruguai ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uruguai
Río Uruguay (es), Rio Uruguai (pt)
Mocona9.jpg
Moconáko ur-jauziak
Kokapena  Argentina
 Brasil
 Uruguai
Luzera 1.779 km
Arroa 365.000 km²
Emaria Nueva Palmiran: 5.026 m³/s
Iturburua Serra Geral (1.800 m)
Ibai ahoa Río de la Plata > Ozeano Atlantikoa
Uruguayrivermap.png

Uruguai ibaia (gaztelaniaz: Río Uruguay; portugesez: Rio Uruguai) Hego Amerikako ibaia da. Brasilgo hego-ekialdeko Sierra Geralen du iturburua eta, iparraldetik hegoalderako norabidean, Brasil-Argentina eta Argentina-Uruguai mugak egiten du; ibilguaren amaieran, Paraná ibaiarekin batera, Rio de la Plata bokalea sortzen du. 1.838 km luze da eta 365.000 km²ko arroa hartzen du[1]. Ibaiadar nagusia Río Negro du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaranieraz Urugua'ý hitzak «margotutako txorien ibaia» esan nahi du, eta izena ematen dio Uruguaiko Ekialdeko Errepublikari.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilen, Serra Geralen du iturburua. Santa Catarina eta Rio Grande do Sul brasildar estatuak zeharkatu ondoren, Brasil eta Argentinaren (Misiones eta Corrientes probintziak) arteko muga egiten du. Behe ibilguak, berriz, Argentina (Corrientes, Entre Ríos eta Buenos Airesko probintziak) eta Uruguairen (Artigas, Salto, Paysandú, Río Negro, Soriano eta Colonia departamenduak) artekoa egiten du. Bokalean Paraná ibaiarekin elkartzen da eta Rio de la Plataren estuario zabala eratzen dute.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uruguai ibaiaren emaria 27 urtez (1965-1991 bitartean) neurtua izan da Salton (Salto departamendua, Uruguai), Río Negrorekin elkartu baino lehen[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 243.471 km² ditu, arro osoaren % 67. Urteko batez besteko emaria 5.225 m³ segundoko da. Emari handiena irailean du (7.264 m³/s), eta txikiena martxoanean (3.488 m³/s).

Uruguairen batez besteko emariak (/s), Salton neurtuak
Datuak: 1965 eta 1991 artean

Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko lau zubik gurutzatzen dute ibaia; iparraldetik hegoaldera, Paso de los Libres-Uruguaiana (Argentina eta Brasil artean) eta Salto Grande, General Artigas eta Libertador General San Martín (Argentina eta Uruguai artean).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegitura hidroelektriko nagusia Argentina eta Uruguairen arteko jabetza partekatua duen Salto Grandeko presa da. Bestalde, 2005etik Argentina eta Uruguairen artean gatazka ekonomikoa sortu da, zelulosa fabrika bat dela eta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   del Castillo Laborde, Lilian, Management of Transboundary Rivers and Lakes, books.google.es, https://books.google.es/books?id=Z3ilzosWx4wC&pg=PA272&hl=es#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2015-09-17 .
  2.   Uruguai ibaia Salton, grdc.sr.unh.edu, http://www.grdc.sr.unh.edu/html/Polygons/P3469050.html. Noiz kontsultatua: 2015-09-17 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uruguai ibaia Aldatu lotura Wikidatan