Edukira joan

Usategieta (Ezkurra)

Koordenatuak: 43°05′08″N 1°52′50″W / 43.08564°N 1.88057°W / 43.08564; -1.88057
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako Ezkurra eta Leitza udalerrien artean kokatzen den mendateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Usategieta
Datu orokorrak
Garaiera720 m
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak43°05′08″N 1°52′50″W / 43.08564°N 1.88057°W / 43.08564; -1.88057
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia

Usategieta[1][2] Nafarroa Garaiko mendatea da, Ezkurra eta Leitza udalerrien artean dagoena. 720 metroko garaiera du, eta maiz izaten ditu elur-jasak neguan.[3] Malerreka eta Leitzaldea eskualdeak lotzen ditu. Usategietaren inguruan Urumea ibaia jaiotzen da, Goizuetarantz abiatu baino lehen, eta baita Ezkurra eta Leitzaran ibaiak ere.

Leitza herria Usategietatik ikusia.

Mendate hau NA-170 errepideak zeharkatzen du, bestalde bertan Ezkurra eta Leitza arteko NA-170 errepideak eta Goizueta udalerritik datorren NA-4150 errepideak bat egiten dutelarik. Honenbestez Leitza eta Doneztebe udalerrien, nahiz Malerreka eta Leitzaldea eskualdeen arteko oinarrizko komunikabide garrantzitsua da. Mendate honetara igotzeko, Leitzatik (405 metroko garaiera itsas mailan eta Iruñetik 46,5 kilometrotara) 4 kilometro igo behar dira, aldiz Ezkurrara jaisteko (itsas mailatik 547 metroko garaieran eta Iruñetik 57,5 kilometrotara dagoen udalerria) 7 kilometro jaitsi behar dira.

Bertatik ateratzen den mendi-bide batetik joanez gero Zuperrori mendiaren gailurrera iritsi daiteke, bestalde Mandoegi eta Irakurri mendiak ere aldamenean ditu. Mendate honetako bi aldeetako igoerak landa paisaia ederraz gozatzeko aukera eskaintzen du. Beharbada bi igoeretatik ezezagunena Ezkurra eta Doneztebe aldekoa delarik, hots, Malerreka aldekoa.

Ezkurra ibaia (Malerreka) eta Leitzaran ibaiaren arteko bi ibarrak mugatzen ditu. Aipatzekoa da, mendate hau pagadi zabal eta handiz inguratuta dagoela. Eskualde osoan haize leku bikaina izatearen ospea du, aldameneko Zuperrori mendiaren gailurrean dauden aire-sorgailuak lekuko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Usategieta. Nafarroako Toponimia Ofiziala, toponimianavarra.tracasa.es (Noiz kontsultatua: 2019-3-24).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Ezkurra. Estilo Liburua, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-3-24).
  3. http://www.euskomedia.org/aunamendi/48349?q=alto+de+ezkurra&numreg=2&start=0 Ezkurra mendatea. Auñamendi Eusko Entziklopedia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]