Edukira joan

Uzki-sexu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uzki-koito» orritik birbideratua)
Uzki sexuaren marrazkia

Uzki-sexua[1] sexu-ekintza bat da non uzkia erabiltzen den plazerra lortzeko. Sexu ekintza hau bakarka edo bikote batekin egin daiteke. Ohikoena zakila edo sexu-jostailu baten sarketa izaten da (uzki-koitoa, baita ere sodomia), baina ahoa ere erabili daiteke (anilingusean, adibidez) edo behatza edo eskua (fistingean, adibidez). Gizakiengan ematen den sexu ekintza da, nahiz eta beste primate batzuetan eta Canidae familiaren barruan ere ikusi den.

Pertsona askok uzki sexua gozagarri aurkitzen dute, eta orgasmora heltzeko bide bat da, emakumeen artean G puntua eta klitoria ere estimulatzen delako, eta prostata gizonen artean. Beste pertsona askok mingarri aurkitzen dute. Min hau puntakoa izan daiteke, baina izan dezake ere jatorri psikosomatikoa.

Sexu ekintza batzuetan emakume batek beste emakume bat edo gizon baten uzkian protesi bat sartzen du, normalki pubisera arnes batekin lotzen dena. Aparatu honek strap-on izena hartzen du. Emakume batek gizonezko batekin sexu-ekintza hau egiten duenean pegging izena ematen zaio.

Ipurtzuloak ez duenez lubrikazio naturalik kontu handiz egin beharreko jarduera da. Sexu-transmisiozko gaixotasunk hartzeko bidea izan daiteke, alutik baino errazagoa, uzkiko esfinterra errazago apurtzen baita. Horregatik lubrikantea eta kondoia erabiltzea gomendagarria da, gaixotasunak eta urradurak ekiditeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nerea Sancho Esnaola. (2012). Euskal Herriko Unibertsitatea ISBN 978-84-9860-693-5..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]