San Bixintxo eliza (Uztaritze)
San Bixintxo eliza (Uztaritze) | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Uztaritze |
Koordenatuak | 43°23′54″N 1°27′20″W / 43.398271°N 1.455598°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Bizente Zaragozakoa |
Izena | Bizente Zaragozakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura neogotikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000043 eta IA64000731 |
Kontaktua | |
Helbidea | 7 9 rue Jean-Girard |
San Bixintxo eliza Lapurdiko Uztaritze udalerriko eliza katolikoa da. 2001eko abuztuaren 3an monumentu historiko izendatu zuten.[1]
Historia eta deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendeko jatorrizko eraikin gotikoa Frantziar Iraultzan bertan behera utzi zen eta 1859an, Charles Besoin arkitektoaren eskutik eraikin berri baten eraikuntza hasi zen, estilo neogotikoduna. Gurutze latindarraren forma du eta ondoan, habearte batek kontrakantxa bat. Ataridun ezkila dorrea 1869an amaitu zen, gainean orratz bat duela. Sarrerako eskalinata 1867rako zegoen bukatu zen; kanpoko eta kanpandorreko eskailerak, ordea, 1911n. Barrualdeak dekorazio eta margo neogotikoak ditu. 1935ean, oinaztura batek sua eragin zuen eta ondoren, 1946an irudi guztiak berriz margotu eta koroa apaindu zituen André Trébuchet margolariak. Eliza, koroa mendebalderantz eta atartea ekialderantz izanik, ez dago tradizio liturgikoaren arabera orientaturik. Galeria eta margo muralek inguruko lurraldeko itxura ematen diote elizari.
-
Nabe nagusia
-
Muralak
-
Kanpoaldea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]