Bonnat Helleu museoa
| Bonnat Helleu museoa | |
|---|---|
Museoaren egoitza | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Baiona |
| Arkitektura | |
| Deskribapena | |
| Irekitze data | 1897 |
| Webgunea | http://www.museebonnat.bayonne.fr www.museebonnat.bayonne.fr |
Bonnat Helleu museoa Baionako udal museoa da, 1833an bertan jaiotako Léon Joseph Florentin Bonnat margolariaren izena duena. Honek 1891an, bere lanak ez ezik, 1880 eta 1900 artean erositako margo eta eskulturak ere eman zizkion udaletxeari. Emaitza hau baldintza bakar batekin egin zuen: lanak maileguz ez uztea.
Museoaren goiburua "l'Art d'encore plus près" da (euskaraz: «Artea oraindik gertuago»).
Egoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren egoitza XIX. mendearen bukaeran Charles Planckaert arkitektoak eraiki zuen.
1889ko abenduan Baionako udaletxearen sutea eta gero eraikia (udaletxeko artxibo eta bildumak galdu zirenean), lau alde ezberdinak izan zituen: artxiboa, liburutegia, margoentzako museoa eta eskulturentzako lekua[1].
1896an Léo Pouzac alkateak lehenengo harria jarri ondoren, 1897an zabaldu zuten Baiona Ttipian. 1976an eraikina guztiz museo bihurtu zuten. Gertu le Carré eraikinean denboraldiko erakusketak egiten dituzte.
2011ko apirilaren 11n itxi ondoren, kasik hamabortz urteko obra egin ondotik, 2025eko azaroaren 26an estreinatu zuten Bonnat Helleu museo berritua.[2] Frantziako Kultura ministro Rachida Datiz gain, Parisko Louvre museoko zuzendari Laurence Des Cars, Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari Jean Rene Etxegarai, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta lehendakariorde Ibone Bengoetxea izan ziren museoaren estreinaldian.[3]
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Léon Bonnatek emandako bilduma ez ezik, museoaren fondoak baditu beste ondareak ere:
- Derrecageix legatua - 1921 - Rubensen zirriborroak
- Antonin Personnaz bilduma - 1936 - Inpresionistak: Lebourg, Guillaumin - Nabiak: Maurice Denis
- Paulette Howard Johnston legatua - 1989 - Paul Helleuren margolanak.
- Petithory legatua - 1994 - brontzeak, lan manieristak edo Greuzeren lanak.
- Alphonse de Rothschild baroia[1].
- Roland Barthes musikagilearen alargunaren legatua.
- Jules Labaten alargunaren legatua.
- Henri Duranden alargunaren legatua.
- Ernest Lafonden alargunaren legatua.
Guztira 5000 lanak ditu, horitatik hamarren bat baino ez dena erakusten. Nahiz eta azken bost mendeetako eskola europar nagusien lanak izan (alemaniarra, ingelesa, espainola, flandiarra, holandarra eta italiarra) bere lan onenak XIX. mendeko margolari frantziarrenak dira (Boudin, Corot, Courbet, David, Degas, Delacroix, Géricault, Girodet,Ingres edo Puvis de Chavannes).
Margolan nabarmenen iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Goyaren autorretratua
-
François Forsterren erretratua, Dominique Ingres
-
Albrecht Dürerren lana
-
Gueten La comtesse et le chérubin
-
Léon Bonnaten Madame Léopold Sternen erretratua
-
Eskola italiarra
-
Daviden lana
-
Goyaren La última comunión de San José de Calasanz
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Marie-France Chauvirey "La vie d'autrefois en Pays basque" Sud Ouest, Luçon, 1994 ISBN 2-87901-219-8
- ↑ (Frantsesez) "Je vous promets une réouverture en novembre 2025", précise le nouveau directeur du musée Bonnat-Helleu à Bayonne. 2025-2-24.
- ↑ «Bonnat Helleu museoa berriz ireki dute, hamalau urtez hetsi ondoan» Berria 2025-11-6 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
