Vasco Núñez de Balboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vasco Núñez de Balboa
Retrato de Vasco Nuñez de Balboa (1475-1517) - Anónimo.jpg
Bizitza
Jaiotza Jerez de los Caballeros1475
Herrialdea  Espainia
Heriotza Acla1519ko urtarrilaren 15a (43/44 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra (burugabetzea)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea esploratzailea eta politikaria
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Vasco Núñez de Balboa (1475, Jerez de los Caballeros, Espainia - 1519ko urtarrilaren 15a, Acla, Panama) esploratzailea eta konkistatzailea izan zen.

Ozeano Barea ekialdeko kostaldetik ikusi zuen lehenbiziko europarra izan zen, bai eta Amerikan kokaleku iraunkor bat ezarri zuen lehenbiziko europarra ere. Izan ere, beste kolono zenbaitekin, Santa Maria la Antigua hiria sortu zuen Darienen, eta bertako alkate izendatu zuten. Hango jauntxoengandik jakin zuen beste itsaso eta lurren berri. Núñez de Balboaren etsaiek, urretan aberats omen ziren lur horiez jabetu nahirik, talde handia bidali zuten Espainiatik. Balboak aurrea hartu zien, ordea. Talde txiki bat antolatu, Fernando Pizarro lagun hartuta, istmoa bestalderaino igaro zuen eta 1513ko irailaren 25ean itsaso berria aurkitu zuen. Pedrarias Dávilak Balboa auzitara eraman eta lepoa moztera kondenatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vasco Núñez de Balboa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Extremadura
Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.