Edukira joan

Vasconia Sporting Club (Donostia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donostiako XX. mende hasierako futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».
Vasconia Sporting Club
Sorrera1903?
LigaDesagertua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Vasconia Sporting Club Donostiako kirol talde bat izan zen XX. mendearen hasieran jokatu zuena.

1903 urteko partidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi ezagutzen da kirol talde honen inguruan. 1903an agertzen da aurreneko aldiz Vasconia taldea. Irunés taldearen aurkako partida bat jokatu zuen Atotxako belodromoan. Donostiarrak 1-0 nagusitu zitzaizkien irundarrei. Jokalari hauek osatu zuten Vasconia taldea: Insausti, Martinez, Artola, Larrea, Albizu, Villar, Sena, Dasbruéres, Irigoyen, Gil eta Valle[1].

Hilabete berean Vasconia Foot-Ball Club izenarekin beste partida bat jokatu zuen izena ezagutzen ez den talde donostiar baten aurka. Emaitza 1-1 izan zen[2].

Real Sociedad 1910ean Ondarretako zelaian. Vasconia Sporting Club izenarekin jokatu zuen taldea.

1909an Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián sortu zen, gerora Real Sociedad izango zena. 1909an Club Ciclista izenarekin Kopa irabazi ondoren 1910an berriz jokatu nahi zuen. Erregistro zibilean erregistratu gabe zegoen taldea eta Club Ciclistatik atera berri zenez, aurrez existitzen zen talde baten izena erabili zuen, Vasconia Sporting hain zuzen ere. Vasconiak beraz Realaren uniformea erabili zuen. Garaiko komunikabidetan talde bera balira bezala agerten dira Club Ciclista, Sociedad de Foot-Ball eta Vasconia[3].

1910 hartan banaketa izan zen futbol federazioan eta bi txapelketa antolatu ziren. Unión Española de Clubs de Football izenarekin Donostian antolatu zen txapelketa bat, bestea Federación Española de Clubs de Foot-ball-ek antolatu zuen Madrilen.

Donostiako txapelketako partehartzaileak Racing de Irún, Bilboko Athletic, Madrid FC eta Vasconia izan ziren. Garai hartarako dagoeneko txapeldun izanak ziren Athletic eta Madrid FC eta hauel amaierako faserako sailkatuak zeuden, Vasconiak eta Racingek ordea sailkapen partida jokatu behar zuten. Joanekoa Donostian izan zen eta Vasconiak 2-0 irabazi zuen[4]. Itzulerakoa ere Vasconiak irabazi zuen 0-1 Irunen[5].

Horrela beraz hiru talderen arteko txapelketa jokatu zen. Athleticek eta Vasconiak emaitza berarekin garaitu zuten Madrid FC, 2-0 hain zuzen ere. Partida erabakigarria (bigarrena izan zena) euskaldun bien artean jokatu zen eta bilbotarrak 1-0 nagusitu ziren[6].

Kopako ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguna Irabazlea Emaitza Galtzailea
Martxoaren 9a
(aurreko fasea)
Vasconia SC 2-0 Racing Irun
Martxoaren 9a
(aurreko fasea)
Racing Irun 0-1 Vasconia SC
martxoaren 20a Vasconia SC 0-1 Athletic
martxoaren 21a Vasconia SC 2-0 Madrid FC
1910ko martxoaren 20a
Vasconia SC 0 – 1 Athletic Ondarreta, Donostia
Ikusleak: ?
Epailea: Frantzia Lavat
Gola 56' Remigio Iza

Vasconia talde berria 1928an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an Club Deportivo Vasconia taldea sortu zen Amaran[7]. Gaur egun Baskonia Kirol Kluba izenarekin jarraitzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170266910510014467» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  2. «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170273649179398149» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  3. «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170386608807395330» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  4. (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  5. (Gaztelaniaz) «Real Sociedad» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  6. (Gaztelaniaz) «La copas vascas. Las dos finales de Copa del Rey de 1910» Mister Dato 2021-04-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).
  7. (Gaztelaniaz) Reseña Histórica | Club Deportivo Vasconia. (Noiz kontsultatua: 2021-04-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]