San Sebastian Recreation Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Sebastian Recreation Club
SSRecreationClub.jpg
Sorrera 1904ko abuztuaren 28a
Futbol zelaia Ondarretako futbol zelaia
Liga Desagertua
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

San Sebastian Recreation Club Donostiako kirol talde bat izan zen 1904. urtean sortu zena. 1919an Donostiako Tenis Elkarte Erreala (Real Club de Tenis de San Sebastián, RCTSS) bihurtu zen eta jardunean dirauen Gipuzkoako kirol talderik zaharrena da. 1904 eta 1907 artean futbol talde arrakastatsua izan zuen, Real Sociedad taldearen aurrekarietako bat izan zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Sebastian Recreation Club 1904ko abuztuaren 28an sortu zen. Jorge Satrustegi izan zen aurreneko lehendakaria eta hasiera hartan Donostiako aisialdi jarduerak sustatzea helburu zuenez hainbat kirol talde sortu zituen; futbola, tenisa, hockeya, kriketa, hipika, errugbia, poloa, golfa, atletismoa... Hasierako egoitza Ategorrietan izan zuen eta 1906an Antiguo auzora aldatu zen, Zumalakarregi etorbidera hain zuzen ere[1]. Hasiera batean futbolak izan zuen arrakasta handiena eta aurreneko partidak Atotxako belodromoan jokatu ondoren[2] 1906tik aurrera Ondarretako futbol zelaian jokatu zituen partidak.

Hasieratik bertatik tenisak ere garrantzia handia hartu zuen. 1904an bertan Txofreko zezen plazan tenis partida bat antolatu zuen, donostiarrek kirol berria ezagutu zezaten. 1906an Antiguora aldatu zirenean bost tenis pista eraiki zituzten[1]. 1919an elkarteak izena aldatu zuen eta Real Club de Tenis de San Sebastián bihurtu zen[1].

Futbol taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian sorturiko aurreneko futbol taldea izan zen. 1905ean Espainiako txapelketa (Errege Kopa) jokatzeko lagunarteko partida bat jokatu zuen Bilbon, Lamiako zelaian Athleticen aurka. Partida borrokatua izan zen eta 1-1 amaitu zuten. Honako jokalari hauek osatu zuten taldea; Calisalvo, Artola, Arzuaga; Perojo, Foster, Aurrecoetxea, Sena, Minondo, Solana, Regalado eta Gil[3].

Errege Kopa Madrid Foot-Ball Club eta Athletic Club taldeekin batera Madrilgo Tiro del Pichón estadioan jokatu zuen. Hiru talderen arteko txapelketa izanik triangular bat jokatu zen. Lehenengo partidan madrildarrek 3-0 garaitu zituzten donostiarrak. Bigarren partidan ere madrildarrak nagusitu ziren Athleticen aurrean 1-0 irabaziz. Hirugarren partida jokatzeari uko egin zioten bilbotarrek, baina partida handitzat bigarrena hartu zenez Athletic kontsideratzen da urte hartako txapeldunordea.

1906an Jesus Satrustegik, Madrid FC-ko presidente Carlos Padrósek eta Kataluniako Federazioko Narciso Masferrerrek Espainiako Futbol Federazioaren estatutuak idatzi zituzten, hor ikusten da taldeak Estatuko futbolean zuen garrantzia. Urte bereko martxoaren 3an Donostian Recreation eta Athletic-en arteko lagunarteko partida jokatu zen eta donostiarrak 2-1 nagusitu ziren[4]. Ondarretako futbol zelaia inauguratu zuen taldeak, hiriak izan zuen aurreneko estadioa[5].

1907an taldean banaketa gertatu zen eta hainbat jokalarik (Sena anaiak, Elosegi, Arrillaga, Dorda, Etxebarria eta abar) talde berria sortu zuten 1908an, San Sebastián Foot-Ball Club[6]. Talde berriak kolore zuri urdinak hartu zituen, hiriaren banderaren koloreak hain zuzen ere[7]. 1909. urteko Errege Kopan parte hartzeko urtarrilaren 3an Club Ciclista San Sebastián taldearen lizentzia hartu zuen eta txapelketa bikaina egin ondoren Kopa txapelduna izan zen[8].

Club Ciclistaren izena alde batera utzi eta 1909ko irailaren 7an Sociedad de Foot-Ball de San Sebastián talde berria sortu zen. Bost hilabete beranduago Alfontso XIII.ak, Donostian udak igarotzen zituenak, Errege titulua eman zion taldeari eta Real Sociedad de Foot-Ball bihurtu zen[5].

Eragina hiriko futbolean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SS Recreation Club elkartearen sorrerak futbolaren arrakasta ekarri zuen Donostiara eta hurrengo urteetan talde ugari sortu ziren; Vasconia Sporting Club, Small F.C., Athletic Club, Easo F.C., C.D. Fortuna, Amaikak Bat, Cantábrico....

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Sebastian Recreation Club elkarteak kolore berde eta horidun elastikoak erabili zituen, batzutan erdi eta erdi zirenak eta beste batzuetan marradunak[9]. Errealak talde zaharra omendu nahian SS Recreationen koloreak aukeratu zituen bigarren ekipamendurako 2007-2008 eta 2008-2009 denboraldietan[10].

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
'
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Erreala, 2.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Historia» RCTSS Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  2. «https://twitter.com/atotxaorg/status/1170266910510014467» Twitter Noiz kontsultatua: 2021-04-05.
  3. (Gaztelaniaz) BKB, Borja. «Recreation Club San Sebastian» Memorias del Fútbol Vasco Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  4. «San Sebastián Recreation VS Athletic Club 18/3/1906 | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  5. a b «1.1 Orígenes del club (1904-1910) - web REAL SOCIEDAD» sites.google.com Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  6. Unknown. (2013-12-05). «EL DEPORTE EN EL MUNDO: REAL SOCIEDAD» EL DEPORTE EN EL MUNDO Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  7. (Gaztelaniaz) «Historia» www.realsociedad.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  8. «Futbol - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  9. Martin. (2011-05-20). «Inicios de la REAL.» Donostia, a mi aire. Noiz kontsultatua: 2021-03-23.
  10. (Gaztelaniaz) «De amarillo y verde, como en 1903» El Diario Vasco 2008-01-27 Noiz kontsultatua: 2021-03-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]