Edukira joan

Verona Pooth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Verona Pooth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVerona Feldbusch
JaiotzaLa Paz1968ko apirilaren 30a (56 urte)
Herrialdea Alemania
 Bolivia
Familia
Ezkontidea(k)Dieter Bohlen  (1996ko maiatzaren 13a -  1997ko maiatzaren 27a)
Franjo Pooth (en) Itzuli  (2004ko maiatzaren 18a -
Franjo Pooth (en) Itzuli  (2005eko irailaren 10a -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, telebista aurkezlea, modeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0270940 Allocine: 483539 Rottentomatoes: celebrity/verona_feldbusch Allmovie: p329599 TCM: 11163702 Metacritic: person/verona-pooth TV.com: people/verona-feldbusch
Musicbrainz: 9be6c723-3053-48fb-8fa5-1b9e167a49cb Edit the value on Wikidata

Verona Feldbusch (La Paz, Bolivia, 1968ko apirilaren 30a), Verona Pooth bezala ezaguna, alemaniar modelo, telebistako izar, ikono komertzial eta negozio emakumea da. Miss Alemania eta Miss Intercontinental sariak irabazi zituen eta Alemaniako ordezkaria izan zen 1993ko Miss Universo lehiaketan[1].

Boliviako La Paz hirian jaio zen. Ernst Feldbusch eta Luisa Feldbusch dira bere gurasoak . Hilabete gutxi zituela Alemaniara joan ziren bizitzera bere gurasoekin batera. 15 urte zituela, argazkilari publizitario batek deskubritu zuen eta horren harira modelo lanetan aritu zen. Lanbide honen ondorioz hainbat sari eta aintzatespen irabazi izan ditu.[2]

2004. urtean Franjo Pooth enpresari ospetsuarekin ezkondu zen San Diego hirian eta bi seme-alaba izan zituzten.[3]

1990. urtean Verona Pooth "Chocolate" musika talde ezagunaren parte izatera pasa zen. "Ritmo de la noche" bere lehen abestiak izugarrizko arrakasta izan zuen eta Alemaniako abesti arrakastatsuen zerrendako hogeitahirugarren eta zortzigarren postura iritsi zen. Abesti hau 90. hamarkadako abestirik arrakastatsuenean bilakatu zen eta nazioarteko bira egitea eta urrezko diskoa eskuratzea lortu zuen emakumez osatutako talde honek. [2]

Hainbat telebista saiotan lanean aritutakoa da. 1996. urtean RTL2ko "Peep!" izeneko telebista saio erotikoan aritu zen lanean. Bi urte geroago, 1998. urtean, "Veronas Welt" saiora pasa zen. [2]

Sare Sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Verona Pooth Facebook sare sozialaren erabiltzaile sutsua zen, baina 2017. urtean sare sozial hau utzi zuen, izan ere, Facebook plataformaren erabiltzaileen partetik hainbat irain jaso zituen.

Gaur egun, Instagram (@verona.pooth) sare soziala erabiltzen du eta bertan 600 mila jarraitzaile baino gehiago ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fraser, Catherine C.. (2006). Pop culture Germany! : media, arts, and lifestyle. ABC-CLIO ISBN 978-1-84972-385-5. PMC 299474332. (Noiz kontsultatua: 2021-04-29).
  2. a b c (Alemanez) «Star Datenbank - Verona Pooth» www.prosieben.de 2013-09-11 (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. (Alemanez) «Verona & Franjo Pooth: Ihr Baby heisst Rocco Ernesto» BUNTE.de (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]