Victor Sawdon Pritchett

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Victor Sawdon Pritchett
Bizitza
Jaiotza Ipswich1900eko abenduaren 16a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1997ko martxoaren 20a (96 urte)
Hezkuntza
Heziketa Dulwich College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, literatura kritikaria, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria eta biografoa
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society of Literature

Victor Sawdon Pritchett (Ipswich, Erresuma Batua, 1900eko abenduaren 16a - 1997ko martxoaren 20a) ingelesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Londresen egin zituen. Lau urtez larrua lantzeko lantegi batean lan egin zuen, saltzaile izan zen eta argazkilari baten laguntzaile gisa aritu zen Parisen. 1923-1926 urteen bitartean Christian Science Monitor aldizkariko berriemaile izan zen Irlandan eta Espainian. Londresa itzuli zenean kritikari gisa lan egin zuen hainbat aldizkaritarako, New Statesmanerako batez ere.

Pritchetten lehenengo lanak Bidaia Espainian zehar (1928) izan zen, eta lehenengo eleberriak Clare Drummer (1929) eta Larrua bezalako ezer ez (1937). 1937an Brasilen kokatua den Lehenengo hila abentura liburua argitaratu zuen; Pritchettek Brasil ezagutzen ez bazuen ere, literatura-genero horretako klasiko bat bihurtu zen. Mr. Bluncle (1951) hartzen da bere eleberri hoberentzat. Hala eta guztiz ere, ipuinek egin zuten ospetsu, batez ere Espainiako andre maria eta beste ipuin batzuk bilduman argitaratu zituenak (1930). Bestalde, ezaguna izan zen idatzi zituen kritika eta saiakerengatik: Inpresio iraunkorrak (1990) eta Saiakera osoak (1991). Hainbat biografia idatzi zituen, Balzac (1973), Turgueniev (1977) eta Chejov (1988). 1971n bere autobiografia argitaratu zuen, Midnight Oil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]