Ville Haapasalo
Ville Haapasalo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hollola, 1972ko otsailaren 28a (52 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian State Institute of Performing Arts (en) |
Hizkuntzak | errusiera finlandiera ingelesa suediera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, aurkezlea, telebista aurkezlea eta ekintzailea |
Jasotako sariak | |
Ville Juhana Haapasalo (Hollola, Finlandia, 1972ko otsailaren 28a) finlandiar aktorea eta telebistako aurkezlea da. Pertsona ospetsua da Finlandian eta Errusian.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umea zenean, antzerkian, izotz-hockeyan eta dantza herrikoietan ibiltzen zen.
Haapasalok Leningradeko (gaur egun San Petersburgo) Antzerki Akademian antzerkia, musika eta zinema ikasi zituen. Errusiera ez zuen hitz egiten orduan, baina orain oso ondo egiten du. Baina Haapasalok esaten du gramatika ez dakiela. Ikasketak 1995ean amaitu zituen.
Zinematografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusian 1995ean bihurtu zen ezagun "Ehiza nazionalaren berezitasunak" filmarekin. Baina Finlandian 2002an egin zen ezagun, "Kukulido" filmari esker. Gaur egun, Haapasalo Errusian Finlandian baino ezagunagoa da. 1998an “Arrantza nazionalaren berezitasunak” filmean agertu zen.
Errusian telebista-programa askotan parte hartu du eta Finlandian bere programak dauzka: Errusian zehar 30 egunean, Zetaren Bidea 30 egunean, Ozeano Artikoa 30 egunean, Kaukasia 30 egunean, Volga 30 egunean, eta abar.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haapasalo Saara Hedlund aktore finlandiarrarekin ezkonduta dago eta bi ume dauzkate. Gainera, ume bat dauka Tina Barkalaja zinema-zuzendariarekin.
Besterik
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haapasalok hiru enpresa dauzka: Ville’s Mayak jatetxea, saltoki handi bat eta online-denda. Jatetxea eta saltoki handia Finlandia eta Errusiaren arteko mugatik hurbil daude.