Vint Cerf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vint Cerf
Dr Vint Cerf ForMemRS.jpg
Bizitza
Jaiotza New Haven (Connecticut)1943ko ekainaren 23a (75 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Connecticut
Hezkuntza
Heziketa Van Nuys High School 1961)
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1972) Ph.D. : Informatika
Stanford Unibertsitatea 1965) Zientziatan graduatua : matematika
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen 1970) Master of Science : Informatika
Tesi zuzendaria Leonard Kleinrock
Gerald Estrin
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, ingeniaria, unibertsitateko irakaslea, irakaslea, ikertzailea eta technology evangelista
Enplegatzailea(k) Google
Stanford Unibertsitatea
IBM
DARPA
Lan nabarmenak Transmission Control Protocol
TCP/IP eredu
Jasotako sariak
Kidetza Ingeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
Royal Society
American Association for the Advancement of Science

Vinton Gray "Vint" Cerf (New Haven, Connecticut, 1943ko ekainaren 23a) estatubatuar informatikaria da. Matematikako diplomatura lortu zuen Stanfordeko Unibertsitatean, eta informatikakoa, Kaliforniakoan. Interneten sortzailetzat hartzen da, eta sarearen defendatzaile sutsuenetakoa da. IBM informatika-etxean lan egin ondoren, Leonard Kleinrocken taldeko kide izan zen Kaliforniako Unibertsitatean (UCLA). Han egin ziren Interneten aitzindari izan ziren lehenengo lau nodoak. 1972az geroztik, Robert Kahnekin lan egin zuen ARPAn (Estatu Batuetako Defentsako Ikerketa Aurreratuen Sailean), Arpanet, Satnet (sare-satelitea) eta Prnet (irrati-sarea) sareen loturaren azterketan, eta internet bat antolatu zuen horretan oinarrituta. TCP/IP 1973an aurkeztu zen, eta 1974an argitaratu zen Transactions on Communications aldizkarian. MCI telekomunikazio-elkarteko lehendakariorde izan zen, eta han lan egin zuen 1982az geroztik. Internet Society elkartearen sortzaileetako bat izan zen 1992an, eta elkarte horretako presidente, 1995era arte. 2010az geroztik, Broadband Commission for Digital Development batzordeko komisarioa da, banda zabaleko Interneteko teknologiak eskuragarriago bihurtzea helburu duen Nazio Batuen saileko kidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]