Vistulako itsas aintzira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vistulako itsas aintzira
Port we Fromborku.JPG
Datu orokorrak
Sakonera 5 m
Geografia
Koordenatuak 54° 28′ 35″ N, 19° 46′ 04″ E / 54.476388888889°N,19.767777777778°E / 54.476388888889; 19.767777777778Koordenatuak: 54° 28′ 35″ N, 19° 46′ 04″ E / 54.476388888889°N,19.767777777778°E / 54.476388888889; 19.767777777778
Honen parte da Baltikoa
Herrialdea Polonia eta Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak

Vistulako itsas-aintzira (polonieraz: Zalew Wiślany; errusieraz: Калининградский заливKaliningradskiy Zaliv; alemanez: Frisches Haff; lituanieraz: Aistmarės) Itsaso Baltikoaren ondoan dagoen ur gazikarako masa da, Gdańskeko golkotik, Vistularen kordoia izenaz ezagutzen den hareazko lerro batek banandua; aintziraren ura, nagusiki, Vistula ibaitik dator. Vistulako badia edo Vistulako golkoa bezala ere ezagutzen da.

Pregolia- Kaliningrad ondoan itsasoratzen dena- eta Vistula -aintzirari emari gehien ematen diona- aintzira betetzen duten ibai nagusia dira. Aintzirak Baltiyskeko itsasarteren bidez itsasoarekin lotura du.

Vistulako itsas-aintzira Polonia eta Errusiaren artean banatuta dago. Bere urek bustitzen dituzten hiri nagusiak Kaliningrad, Baltiysk eta Primorsk (Errusian) eta Elbląg, Tolkmicko, Frombork eta Krynica Morska (Polonian) dira. Trafiko gehien duen Poloniako portua Elblągekoa da, baina mugako arazoak eta itsasorako irteera Errusian egoteak gainbehera ekonomikoa ekarri du portuarentzat.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Polonia
Artikulu hau Poloniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.