Wikipedia:Txokoa/2009ko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Azentu grafikoak deklinatzean[aldatu iturburu kodea]

Zertan geratu ginen? 51 km Jaénera, edo 51 km Jaenera? Gogoratu Euskaltzaindiaren ohar askotan zera jartzen duela: Deklinatzean azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da. --Unai (esan) 08:51, 28 Ekaina 2009 (UTC)

Ai ene! Hau buruhaustea! Tximist - Zer berri? 09:00, 28 Ekaina 2009 (UTC)
Kar, kar, kar--Assar; (erantzun hemen) 10:32, 28 Ekaina 2009 (UTC)
Euskaltzaindiaren erantzun salomonikoa: Jaenera 824 km, 367 metro eta 2 mikra. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:43, 2009ko Ekainaren 28a (UTC)

???  :-( --Unai (esan) 14:10, 29 Ekaina 2009 (UTC)

Nik ez dut guztiz argi, baina uste dut azkenean zera ondorioztatu genuela: azentu grafiko horiek ez dutenez euskaraz esanahirik, deklinatzerakoan ere jarri beharko liratekeela (kontrako oharrik ezean). Hortaz, Jáenera. Igoal ez dizut asko lagundu, Unai... --Orereta (erantzunak) 14:39, 29 Ekaina 2009 (UTC)

Eskerrik asko. Beraz, Lapoblaciondar, baina Jaéndar... uffff!!! --Unai (esan) 14:45, 29 Ekaina 2009 (UTC)
Ez, ez. Herritarra edo jentilizioa beste hitz (jode, ez zait kontzeptu zehatza ateratzen) bat da, eta kasu horretan seguru azentu grafikorik ez dela behar. Horregatik: Caparroso, baina kaparrosoar; Murchante, baina murtxantear; etab. Hortaz, Jáen, baina jaendar. Baina hau beste kontu bat da, ezta? --Orereta (erantzunak) 14:48, 29 Ekaina 2009 (UTC)

Jaénen jaendarrak daude? Kar, kar, kar. Hau bai ez nuela espero... --Unai (esan) 15:05, 29 Ekaina 2009 (UTC)

Bai, Euskaltzaindiarentzat beti ere, horrela dela uste dut... --Orereta (erantzunak) 20:33, 29 Ekaina 2009 (UTC)

Ez dut gogoratzen Euskaltzaindiak gai honi buruz zer esan duen, baldin eta ezer esan badu. Eztabaida handitan sartzeko asmorik gabe (parte hartu nuen azkenekoan joan egin zitzaidan horretarako gogo guztia), nire iritzia da irizpiderik errazena dela kasuan kasuko izenari (duen ortografia duela ere) kasuan kasuko atzizkia eranstea, gauzak gehiago konplikatu gabe eta arau konplexu eta oroitezinak sortu gabe. Laburrago esatearren: azentu grafikoa mantentzearen alde nago. Ondo izan! --Belkoainpe 00:52, 1 Uztaila 2009 (UTC)

Euskaltzaindiarekin gora eta behera...
Nik ere zalantza bat dut ingelerazko izendapenekin: Euskaltzaindiaren arabera Yosemiteko Parke Nazionala gaizki dago (agian Parque Nacional de Yosemite gaztelerazko izendapenetik itzulia delako?), Yosemite Parke Nazioanala ongi ordea (jatorrizko ingelerazko Yosemite National Park izendapenetik itzulia). Hortaz, Kerryko konderria edo Donegalgo konderriak izendapenak ere gaizki egongo dira (frantzeserazko, gaztelerazko eta orokorrean erromantzeak diren hizkuntz guztien arabera "de" hori atxikitzeko ohitura handia baitago: Condado de Kerry eta Condado de Donegal, aldiz, Kerry konderria eta Donegal konderria ongi? Ingeleraz County Kerry eta County Donegal baitira.
Ni euskaraz Yosemite National Park edota Kerry konderria eta Donegal konderria izendapen soilen aldekoa naiz, batez ere ingelerazko izendapenen itzulketak direnean.
--Euskalduna 17:00, 2009ko uztailaren 1a (UTC)
Nik uste dut "Kerry konderria" dela egokiagoa (konderria ere minuskulaz). Horren modu berean: "Gasteiz hiria" (baina "Gasteizko udala"); "Judimendi auzoa", etab. Oharra: iritzi hau Euskaltzaindiaren arauak begiratu gabe eman dut.--Assar; (erantzun hemen) 15:11, 1 Uztaila 2009 (UTC)
"La expresión -ko herria (Belengo herria, Gipuzkoako herria, etc.), que algunos tratadistas han rechazado como calco (cf. p.ej. Gte Erd 152), se encuentra en autores de todas las épocas, dialectos y niveles. Su alternativa, Belen herria, Gipuzkoa herria, es muy minoritaria". (Orotariko Euskal Hiztegia. VII. lib. 206 or.).
Info gehiago:[1] --Unai (esan) 15:35, 1 Uztaila 2009 (UTC)
Hala ere, bidali dudan artikuluaren egilea (Jose Morales) ados dago zurekin, Euskalduna. Niri ere ondo iruditzen zait.--Unai (esan) 16:05, 1 Uztaila 2009 (UTC)

Mendien Infotaularekin arazotxo bat dut[aldatu iturburu kodea]

Gabon! Croagh Patrick mendiaren artikulua egin nuen atzo. Gauza da infotaula betetzean Irlandako kokapen mapa eta koordenatuak sartu bai baina mendia hau mapan inondik-inora agertzen ez dela. Nola egiten da koordenatuak sartu eta mendia mapan ager dadin? Adibidez Everest artikuluan agertzen den bezala?
Hortaz, norbaitek arazo hau nola konpondu baleki bere laguntza asko eskertuko nuke.
Besterik gabe, gabon pasa!
--Euskalduna (esaidak hemen) 22:55, 2009ko Ekainaren 28a (UTC)

Egina - Arazoa konpontzeko | E = W lerroa erantsi diot. Koordenatuen txantiloiak iparraldeko eta ekialdeko posizioetarako lehenetsirik daude eta lerro hori jarrita mendebaldea dela zehaztu dut. Koordenatuen txantiloietan agertzen diren parametroek honako hau esan nahi dute: | dn = graduak iparralderantz | mn= minutuak iparralderantz | sn= segunduak iparralderantz | de= graduak ekialderantz | me= minutuak ekialderantz | se= segunduak ekialderantz . Bide batez, zuk idatzitako koordenatuak zuzendu ditut, gradutan zuzenak ziren baina ez segundutan. Ondo izan! Tximist - Zer berri? 21:27, 28 Ekaina 2009 (UTC)
Tximist, zure ezizenari ohore eginez tximista bezain azkar ibili zara. Eskerrik asko eta zu ere ongi izan!
--Euskalduna (esaidak hemen) 22:55, 2009ko Ekainaren 28a (UTC)

Carlesfiguerola blokeatu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Lankide:Carlesfiguerola bandalismoa egiteagatik blokeatzeko eskatzera nator. Betirako ez bada, oso epe luzerako izatea espero dut An13sa eta bion aldaketak desegiten ari baita eta ez dio gure oharrei kasurik egin. Mila esker. Tximist Zer berri? 12:38, 2 Uztaila 2009 (UTC)

Blokeatu denbora dexenterako mesedez, gure lana oztopatzen ari baita. --An13sa 12:39, 2 Uztaila 2009 (UTC)
Pasatzen ari dena ikusita, nire ustez administratzaile gehiago behar ditugu, edo behintzat udarako. Tximist Zer berri? 12:59, 2 Uztaila 2009 (UTC)
Bakarrik bi orduz blokeatu dute. Espero dut nahikoa izatea beste administratzaile batek blokeoa luza diezaion. Tximist Zer berri? 13:05, 2 Uztaila 2009 (UTC)
Gazteleraz esango litzeken bezala administrador de turno behar dugu. 2 administratzaileen artean txandatu edo udarako baten bat izendatu, Tximistek dioen bezala. --An13sa 13:11, 2 Uztaila 2009 (UTC)
Apur bat berandu, baina hilabeterako blokeatu dut. --josugoni (erantzun hemen) 14:02, 2 Uztaila 2009 (UTC)

Txokotik dagoeneko kendu dutenez, berriz ere eskaera egingo dut: Azaleko atarien atalean Atari:Ameriketako Estatu Batuak eta Atari:Eskoziako Ataria gehitzea (Eskoziako Euskaldunak eskatu zuen, baina oraindik ez dute jarri). Eskerrikasko aldez aurretik. --An13sa 18:59, 2 Uztaila 2009 (UTC)

Upss... nik artxibatu dut, zuen bion eskaera ikusi gabe. Konponduta! Ah, azaleko eskuineko zutabea laburragoa zela ikusita, eta Euskal Wikipedia dela kontuan hartuta, Euskal Herriko ataria goian utzi dut, zentratuta, eta beherago besteak, ordena alfabetikoan. Norbaiti gaizki iruditzen bazaio, esan dezala lasai. Gehiago daudenean berrantola dezakegu. Aio!--Unai (esan) 20:50, 2 Uztaila 2009 (UTC)
Unai, eskerrik asko bai An13sa eta bai neronen atariak wikipediako atarien atalan itsasteagatik (Zariquiegi lankidea ere Txinako atari bat garatzen ari dela oroituarazi nahi dut).
Bidebatez, berriz ere eskerrak eman behar dizkizut An13sa zuk sortutako Irlandako konderrien infotaularengatik, oso erabilgarria izateaz gain Ingalaterrako konderrien infotaula sortzeko oinarri ezinobea suertatu baitzait. Ea Gales eta Eskoziako konderrien infotaula sortzeko astia ere aurkitzen dudan...
Ondo lo egin!
--Euskalduna (esaidak hemen) 20:50, 2009ko uztailaren 2a (UTC)
Eskerrikasko. Infotaulekin laguntzarik behar baduzu, esan lasai.--An13sa 08:45, 3 Uztaila 2009 (UTC)

Artikuluak aldatzean, behean testu bat azaltzen da ingelesez, lehen azaltzen ez zena. Ez dakit zergatik aldatu den eta zergatik ez dagoen itzulita, baina lehen hor "lotura", "botoi" edo "ikur" batzuk zeuden eta orain desagertu egin dira. Berriz jartzea ondo legoke erabilgarriak zirelako eta lana errazten zutelako.--An13sa 19:38, 3 Uztaila 2009 (UTC)

Niri ere gertatzen zait eta lotura horien falta sumatzen dut. Inork konpon al dezake arazotxo hori? Tximist Zer berri? 19:47, 3 Uztaila 2009 (UTC)
Hori konpontzeko ideiarik ere ez. Atzotik denoi gertatzen zaigula dirudi.
--Euskalduna Esaidak hemen 04:10, 2009ko uztailaren 4a (UTC)
Pena da ba ez konpontzea...--An13sa 09:45, 4 Uztaila 2009 (UTC)

Ez dakit zein den arazoa, baina behin-behineko konponbide bat atera diot ingeleseko Edittoolsak pegatuz.--Unai (esan) 10:42, 6 Uztaila 2009 (UTC)

Eskerrikasko. Orain itzultzea falta da...--An13sa 11:14, 6 Uztaila 2009 (UTC)

Blas de Lezo y Olavarrieta: Zalantza[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon!
Zalantza bat dut artikulu baten izenburuarekin. Pertsonaia historiko eta itsasgizon euskalduna da baina bere izena beti gazteleraz irakurri ahal izan da: Blas de Lezo y Olavarrieta.
Euskal wikipedian oraindik bere artikulurik ez dela sortu ikusi dut eta berari buruzko artikulu bat sortzea merezi duelako iritzia dut, baina artikulua izendatzeko oztopoarekin aurkitu naiz. Euskaraz idazteko aukera hauek hausnartu ditut: Blas Lezo Olabarrieta, Blas Lezo eta Olabarrieta, Blas Lezokoa eta Olabarrieta, Blas Lezokoa Olabarrieta, Blas de Lezo Olabarrieta, Blas de Lezo eta Olabarrieta... argi dudan gauza bakarra Olabarrieta abizena nola idatzi behar dudan da, beste guztia aldiz ez.
Gero arte!
--Euskalduna Esaidak hemen 13:54, 2009ko uztailaren 5a (UTC)

Nik "Blas Lezo eta Olabarrietakoa" jarriko nuke, hau da, bi abizenak euskaraz "y" "eta"-gatik ordezkatu eta "de" bukaerako "-koa"-gatik.--An13sa 12:07, 5 Uztaila 2009 (UTC)
Nik Blas Lezo Olabarrieta jarriko nuke puntubin bezala. "Y" hori ez da inoiz euskaratzen, nire ustez.--Unai (esan) 12:22, 5 Uztaila 2009 (UTC)
Unairekin bat nago, "eta" hori niretzat soberan dago nahiz eta Euskaltzaindiaren irizpideek ezer esan. Olabarrietakoa patronimikoa ez denez, hobe Olabarrieta (13. irizpidea) --Marklar2007 12:32, 5 Uztaila 2009 (UTC)
Nire ustez arazo hau ohikoa da. Euskal Herrian askotan erabili izan da de A y B abizen formatua, baina hori euskaratzean adibidez honakoa erabili beharko genuke: Arana eta Goiri'tar Sabino. Hau da, hori da erabilera klasikoa. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:27, 5 Uztaila 2009 (UTC)
Beno, azkenean iritziak irakurri ondoren artikulua Blas Lezo Olabarrieta izenarekin sortzea erabaki dut.
Gehienbat arrazoiketa honetan oinarritu naiz:
Egia da Euskal Herrian (eta baita beste herrialdeetan) aintzinean gaztelerazko "A y B" abizen formatoa erabili ohi izan dela (guk geuk ere gure abizenak garai hartan horrela idatziko genituen) baina gaur egun euskal abizenak modu soilean idazten direnez, ba modu hortan jartzea erabaki dut. Theklan, zuk diozun Arana eta Goiri´tar formula klasiko edo abertzalea (berak asmatua) gehienbat XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera inguruan erabili izan zen (batez ere 1900-1936 garaian), gerora gainbehera bat jasan duelarik, baina nire ustez Aranaren formula bere garaian zilegitasun bat izan arren gaztelerazkoan oinarrituta dago.
Zalantza handiena "de Lezo" abizenarekin dut, ez baidakit Blas itsasgizona Lezoko itsasgizona zela aipatzeko ote zen, orduan Blas Lezokoa Olabarrieta izango litzateke; edota Lezo abizena zen, orduan Blas Lezo Olabarrieta. Halere, gaur egun Tolosa, San Sebastian, Bilbao, Navarro... leku izenez osatutako abizenak daudenez, ba Lezo abizen soil bat dela suposatuko dut.
Hortaz eta gehienbat artikulua ahal den azkarrena sortzeko hasieran aipatu dudan Blas Lezo Olabarrieta hautatu dut.
Artikuluaren izendapena norbaiti egokia ez balitzaio irudituko edota Euskaltzaindiaren arauek izendapen zuzena beste bat litzakela aipatuko balute, izenburua aldagai dago.
Eskerrik asko denoi laguntzeagatik!
--Euskalduna Esaidak hemen 16:50, 2009ko uztailaren 5a (UTC)
Artikuluari izena aldatu diot, baina ez nekien honen inguruan eztabaida zegoenik. Euskaldunak sortutakoa Blas Lezo ipini dut, Wikipediako beste biografia artikuluetan abizen bakarrarekin ipintzen ditugulako izenburuak (izen bereko bi ez daudenean, noski). Gero artikuluaren barnean agertzen da Blas Lezo Olabarrieta izen osoa. --josugoni (erantzun hemen) 10:53, 6 Uztaila 2009 (UTC)

Infotaula sortuberriarekin arazoa[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon. Talde Etnikoen Infotaula sortu berri dut. Halere hau pantailaren ezkerraldean agertzen zait eta ez berez egon beharko lukeen eskubialdean. Behin eta berriz egon naiz berau osatzeko programazio aginduetan zeozer gaizki dagoen ikusten baina emaitza ezezkoa izan da.
Norbaitek akats hau konpontzen lagunduko balit eskertuko nioke. Agur.
--Euskalduna Esaidak hemen 17:40, 2009ko uztailaren 8a (UTC)

Aldatu dut, ea balio dizun.--Assar; (erantzun hemen) 15:52, 8 Uztaila 2009 (UTC)
Asko eskertzen dizut Assar.
--Euskalduna Esaidak hemen 22:36, 2009ko uztailaren 8a (UTC)

Euskal wiki proiektuen inguruan gauzatxo bat dakart. Eskaera bat dago eginda euskarazko wikialbisteak sortzeko [hemen. Eta hemen dago proiektua Wikimediako Inkubategian. Proiektua sortzeko hauek bete behar dira eta dagoeneko batzuk beteta daude eta lan gutxi geratzen da, wikialbisteak prest edukitzeko. Ni ere lanean nabil euskarazko wikialbisteak proiektua aurrera eramateko. Nahiz eta wikipediarekin nahiko lan dugun gai hau ireki dut txokoan, besteok jakitun izateko.

Zorionak egindako lanagatik! Proiektu hori Wikipediako azalean dugun "albisteak" atalarekin uztartu al daiteke? Esan nahi dut, albisteak behin idatzi Wikialbisteetan, eta ez-dakit-nola Wikipediako azalean agertu... --Unai (esan) 15:51, 10 Uztaila 2009 (UTC)
Proiektua oraindik inkubategian dago, baina saiatuko naiz zerbait bilatzen.--An13sa 18:46, 10 Uztaila 2009 (UTC)

Dirudienez 40.000 artikulua astearte edo asteazkenean idatziko dugu, eta hori dela eta, pentsatu al du norbaitek goikaldeko logoan "40.000" zenbakia duen logo berezi bat egitea? Zariquiegui 18:46, 12 Uztaila 2009 (UTC)

Zariquieguiren ideia edo proposamena ona iruditzen zait eta nere aldetik behintzat bozka bat badu. Euskal Wikipediak 40.000. artikulura iristeko zorian dagoelarik Wikipediaren Azalean hau oroitarazten duen Logo edo Irudi moduko bat jartzearen ideia ez da txarra. Adibidez, nik bi eredu proposatuko nituzke:
1. An13sak bere AEBko Wikiproiektuan duen markagailuaren antzeko bat eredu ona litzateke (An13sari ongi iruditzen bazaio), baina Euskal Wikipedia 40.000. artikulura iritsi denaren oroigarri gisa.
2. Aragoierazko Wikipediak orain ez dela asko San Jurgi Egunaren oroigarri gisa, Wikipediako Azaleko logoan (hau da, goikaldeko ezkerraldean jartzen duen Wikipedia, Entziklopedia Askea leloan) santu horren irudi bat jarri zuen Aragoiko Eguna oroitzeko.
Euskalduna Esaidak hemen 18:46, 2009ko uztailaren 12a (UTC)
Logoa aldatzearena egin zen dagoeneko 30.000 artikulura iristean. Baina, gertatzen dena da guk geuk (administrariok) ezin dugula zuzenean egin, baizik eta wikimediakoei eskatu behar zaiela. Nik uste Tekhan eta TXiKi arduratu zirela hortaz. Ni guztiz ados nago, baina aurrekoan denbora gehiegi egon ziren erantzun gabe eta azkenean mezu antzeko bat jartzea erabaki zen, gutxienez aste pare bat iraun zuena. Agian hori egin beharko genuke. -josugoni (erantzun hemen) 20:04, 13 Uztaila 2009 (UTC)

Oker ez banago, Wikimediakoei eskatu ordez —luzeegia delako, Josugonik esan bezala—, zuzenean igo daiteke gure Wikipediara.--Unai (esan) 07:29, 14 Uztaila 2009 (UTC)

Hori eginez gero, ezin da goi-ezkerreko logoa aldatu, baina bai goiburuan txertatu. Adibidez, 25.000ra ailegatzerakoan hau egin zuen Theklanek: [2]--Unai (esan) 08:05, 14 Uztaila 2009 (UTC)
[3] mota horretako markagailua edo bestela Unaik esan duen bezala, [4] mota horretako irudia jartzen dugu.--An13sa 08:50, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Niri AEBetako xingola hori gustatzen zait. Jar al daiteke goian eskuinean?--Assar; (erantzun hemen) 09:39, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Barkatu, "goian ezkerrean" esan nahi nuen, Wikipediaren logoaren gainean.--Assar; (erantzun hemen) 09:39, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Niri gehiago gustatzen zait 25.000 artikuluekin goiko aldean erabilitako irudia eta mezua. --Orereta (erantzunak) 11:05, 14 Uztaila 2009 (UTC)
{{Wikipediak 40.000}} sortu dut, xingola berriaren oinarri gisa. Denon artean erabaki ostean aldatu beharrekoa. Erabakitzeko gauzak:
  • Kokapena
  • Marrazkia (noski, sortu beharrekoa, orain dagoena baina 40.000 testuarekin adibidez, edo beste bat)
  • Bertan sakatuz gero, nora bideratzen duen (Estatistikak, berariaz sortutako artikulua...) --josugoni (erantzun hemen) 11:33, 14 Uztaila 2009 (UTC)

Hau da nire proposamena, hobetu daiteke edo zerbait aldatu edo... Hau da irudia:

--An13sa 12:08, 14 Uztaila 2009 (UTC)

Ea ba, nire iritzia emango dut. Aurrekoetan saiatu ginen irudia aldatzen, logoa eta, baina sekulako arazoak ematen ditu, aurrez erabakitakoak ondo onartzen dituztelako baina horrela bat-batean eginikoak ez dira hain ondo hartzen eta denbora handia behar dutelako. Askoz hobe da goiko Sitenotice hori aldatzea, Argia sariekin adibidez egin genuen bezala. Beste aukera bat da aurkeztutako xingola hori, baina arazo bat du goian eskubian jartzeak: sartu/irten lotura estaltzen duela. Horregatik errezena beti da sitenoticean jartzea, orain "Wikipedian lagundu nahi dut. nola egin dezaket?" jartzen duen lekuan. Bestalde An13sak proposaturiko irudiaren ideia ondo dago, agian pixka bat retokatua, txapela baten ordez borroi bat dirudielako... baina gogoratu Durangoko azokan txapela zela eta egon zen polemika, ez nuke nik behintzat hemen errepikatu nahiko. Gaur arratsaldean edo bihar goizean helduko garelakoan nagi, beraz zerbait prest izan behar dugu! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:37, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Bale ba.--Assar; (erantzun hemen) 13:23, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Nere iritziz An13saren Logo proposamena oso ondo dago. Halere txapela beharrean 40.000 zenbakiaren lehen huts edo zeroan (4aren ondoren datorrena) barnean lauburu bat jarriko nuke (ikur honek euskaldun guztiak neutraltasunez ordezkatzen bagaitu).
Bestalde, Wikipediako logoa eraldatzeko baimena eskatu beharra dagoenez eta honen zain egoteko denbora soberan ez dugunez (40.000. artikuluaren hurbiltasunarengatik), logoa beheko eskubialdean kokatu beharko litzatekeela uste dut. Arrazoiak: hemen inongo loturarik oztopatzen ez duelako eta erraz ikusten den lekua delako.
--Euskalduna; (esaidak hemen) 15:52, 2009ko uztailaren 14a (UTC)
Norbaitek ba al daki hala ere nola jarriko dugun txantiloi hori orrialde guztietan? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:31, 14 Uztaila 2009 (UTC)
Ba zuk ez badakizu, ez dakit nork jakin dezakeen... Nik uste dut hobe dela buruhausteak saihestea eta beti egin dugun bezala jartzea, sitenotice-an (horrela deitzen da, ezta?)--Assar; (erantzun hemen) 11:10, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Nik ere uste dut hobe dela sitenotice-an denbora batez jartzea, beheko xingola hori baino. --Orereta (erantzunak) 15:18, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Irudia aldatu dut. Uste dut horrela hobeto dagoela. Begiratu goian--An13sa 10:41, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Nik aurreko eredua nahiago nuen (kolore gorri eta berderik gabe)... --Orereta (erantzunak) 15:18, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Niri ere bai, apur bat deigarria iruditzen zait. Xingolaren proposamena aldatu dut, eta hemen dago ikusgai, orriaren behe-eskuin aldean: {{Wikipediak 40.000}}. Badakit ez dela hain ikusgarria, baina beno... Sitenoticearekin elkartzekoa agian... Ea zer iruditzen zaizuen.

Benga, jarri, jarri...--Assar; (erantzun hemen) 06:32, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Sustatu: 40.000 artikulutara iritsi da Euskarazko Wikipedia--Assar; (erantzun hemen) 06:34, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Azkenean biak jarri ditut :-) Gehiegi bada, esan. --Unai (esan) 07:18, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Uste dut 40.000 artikulua Scilly uharteak izan dela.--An13sa 09:24, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Ez nago ziur zein izan zen 40.000.a, baina ziur nago Wikipedia:Albisteak atalekoa ez dela zuzena, hau da, Eden Project ez zen 40.000.a izan (39.997a markatzen zuen arte begiratu nuen Wikipedia, eta Eden Project sortua zen jada). Albisteak atalekoa aldatuko dut, beraz. --Orereta (erantzunak) 09:38, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Orrialde Berriak orrialde bereziari kasu egiten badiogu 40.000. artikulua Eden Project izan zen. Agian hori sortu zenean desfase bat zegoen sortutako artikuluak eta aldaketa berrien artean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:37, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Hortaz, orrialde berezia nahastuta zegoen? Nik diot 40.000.a hori zela albisteetan jarri zelako azalean oraindik 39.997.a-edo markatzen zuenean; edo beranduago markatzen da Azalean? --Orereta (erantzunak) 13:40, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Joer, ba ni Transiberiarra izan dela ari naiz esaten hortik zehar. Goizean azken 500 aldaketak begiratuta hori ikusi dut: 40.004an zegoen zenbagailua, eta atzerantza begiratuta atera dut ondorio hori.--Assar; (erantzun hemen) 15:07, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Agian hemen begiratuta hobeto egin daiteke zenbaketa, nik joan beharra daukat.--Assar; (erantzun hemen) 15:11, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Bai, azalan begiratuta ez du ematen zehazki zenbat artikulu dauden, orrialde hori katxean gordetzen baita. Berez egin beharrekoa Estatistika orrialde berezira joatea da, bertan ematen baitu emaitza erreala. Nik begiratu dudanean 40.004 zeuden, eta atzera eginez 5 artikulu 40.000.a Eden Project zen. Horretaz ez dago dudarik. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:50, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Hala bedi ;)--Assar; (erantzun hemen) 20:06, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Eta ni azalean begira 40.000.era noiz iritsiko! :-) --Orereta (erantzunak) 20:58, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Zorionak, aragoiera Wikipediatik! Aurrera! / Parabiens dende a Biquipedia aragonesa! Entabán! --Willtron 22:24, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Zorionak Wikipedia Euskalduneko erabiltzaile guztioi: Uztailaren 31rako ez... Uztailaren 15rako lortu dugu.
Nere aldetik behintzat, orain artikulu gutxiago eta hautatuagoak, baino sakon, zabal eta kalitatez jantziagoak sortzeko betebeharrera igaroko naiz urte amaierararte.
--Euskalduna (esaidak hemen) 00:05, 2009ko uztailaren 19a (UTC)
Zorionak des de la viqupèdia catalana!! (Barcelona) --83.57.188.243 17:00, 23 Uztaila 2009 (UTC)

Irakur ezazue wikipedian egiten diren ekarpenen inguruko albiste hau.--An13sa 14:29, 15 Uztaila 2009 (UTC)

Interesgarria, baina susmagarriki ezkorra iruditu zait. Entziklopediaren bat atera nahi al du Vocento taldeak? --Unai (esan) 14:48, 15 Uztaila 2009 (UTC)
Beno, normala da ere. Gauzak aldatzen dira, tresna berriak daude... eta zaila dela 2.957.000 artikulu dituen entziklopedia batek hazten jarraitzea. Zorionez gu ez gaude egoera berdinean! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:03, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Kaixo denoi! Artikulu batzuk txukuntze nahian, egutegiekin egin dut topo. Gertatzen dena zera da, ez dutela eredu bera jarraitzen izenda ematerakoan: Egutegi errepublikar, egutegi islamiarra baina Gregoriar egutegi. Norbaitek ba al daki -tar/-ar horiek aurretik ala atzetik jartzen diren? Niretzat biak daude ondo... --josugoni (erantzun hemen) 17:46, 16 Uztaila 2009 (UTC)

Nik badakit jentilizioen kasuan aurretik jartzea lehenesten dela. Hau da, "donostiar gazteak" hobesten da "gazte donostiarrak" baino (tradizio gehiagoko forma delako). Hortaz, kasu hauek jentilizioak ez badira ere, uste dut aipatutako zalantzan Errepublikar egutegi(a?) forma litzatekeela egokiena. Jentilizioei dagokienez (kasu honetarako zerbait argitzen digu?), Gotzon Garatek dokumentu honen 181. orrian jentilizioa substantiboaren atzetik ipintzea erderakada dela dio (ikus hemen). --Orereta (erantzunak) 21:18, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Lotura ez dabil, baina hala ere eskerrik asko azalpenengatik. Egutegien izenak (batzuk) aldatuko ditut. --josugoni (erantzun hemen) 21:44, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Ea hemen lotura ireki daitekeen: [5] --Orereta (erantzunak) 22:00, 16 Uztaila 2009 (UTC)
Oraingoan bai. Milesker. --josugoni (erantzun hemen) 11:51, 17 Uztaila 2009 (UTC)
Oreretarekin bat nator. Ondo izan! Tximist Zer berri? 12:17, 17 Uztaila 2009 (UTC)

Berri on bat eta lan egin beharra[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, ez da bakarrik 40.000 artikulu ditugula, beste berri on bat ere badago. Gauza da koordenatuekin egindako lan guztiak bere fruituak ematen dituela eta dagoeneko WikiMiniAtlasean emanda (koordenatuen aurrean dagoen munduko bolatxoa) gure wikipediako artikuluak ikusi ahal ditugula mapan. Orain arte bakarrik ingelerazko wikipedian koordenatuak zituzten eta guk ere bagenituen artikuluak ikus zitezkeen bakarrik, baina dagoeneko gure auzo, herri eta mendiak ere agertzen dira. Zorionak! Baina, tamalez, badira egin beharreko lan asko. Gauza da artikulu askotan ekialdeko koordenatuak izan beharrean mendebaldekoak dituztela artikuluek eta horregatik ba adibidez Atlantiko erdian agertzen dira. Horiek zuzendu behar dira, artikulura joz eta koordenatuen azpian W=E jarrita. Guztion artean lortuko dugu! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:24, 17 Uztaila 2009 (UTC)

Aurrekoari gehituta. Aldaketa bat egiten denean ez da automatikoki agertzen mapa berrituan. Horretarako itxoin behar dugu. Batzuk aldatu ditut nik, baina ez legoke gaizki begiratzea guztoin artean ea gehiago aurkitzen ditugun. Mapan gaizki badago egin klik bertan eta joan orrialdera zuzenean. Bertan ere gaizki badago aldatu, bestela besteren bat bilatu... erraza da! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 01:02, 17 Uztaila 2009 (UTC)
Ederra...--Unai (esan) 07:36, 17 Uztaila 2009 (UTC)

50.000 urte amaierarako?[aldatu iturburu kodea]

Bitxikeri gisa, hauek dira Euskarazko Wikipediak azken 10.000 artikuluak egiten emandako denbora:

  • 0tik - 10.000ra: 4 urte baino gehiago
  • 10.000tik 20.000ra: 15 hilabete eta 13 egun
  • 20.000tik 30.000ra: 12 hilabete eta 2 egun
  • 30.000tik 40.000ra: 10 hilabete eta 3 egun
  • 40.000tik 50.000ra: ?

Bost hilabete falta dira urtea amaitzeko, helburu polita litzateke ez?

Zariquiegui 21:38, 18 Uztaila 2009 (UTC)

Azkeneko datuen grafika bat eginda eta joera lerro bat txertatuta argi dago: 250 egun! Hau da, 8 hilabete eta 10 egun. Tamalez hori ez da urtea bukatu aurretik gertatuko... hori bai, azkeneko hilabeteko erritmoa mantentzen badugu ti-ta! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:49, 18 Uztaila 2009 (UTC)
Gutxienez 60 artikulu berri sortu beharko genituzke egunero urte bukaera baino lehen 50.000 artikulu izateko. Lankide aktibo berriak erakarriz gero, lor genezake. Tximist Zer berri? 22:37, 18 Uztaila 2009 (UTC)


50.000ko kopurura iritsiko garela? Hori ziur. Baita 100.000ra ere. 5 hilabetetan? Nere ustez ezinezkoa (orain aipatuko ez ditudan baldintza objetibo askorengatik), gainera artikuluen kalitatearen kalterako izango litzateke, sekulako artikulu labur mordoska sortu beharko lirateke eta. Bestalde, kontutan izan Abuztuan (nere ustez behintzat) erabiltzaile aktiboen kopurua oporrengatik zeharo jeitsi egingo dela.
Nere ustez, urte amaierarako 45.000 artikuluen kopurura iritsi edota gerturatzen bagara gusto asko egon gintezke, sekulako balentria baita. Orain 40.000 artikuluen kopurua iragan dugunaren uneaz luze eta zabal gozatzeko garaia da. Gero gerokoak.
P.D.: Beharbada, Tximistek ongi dioen bezala, giltzarri edo gakoa euskaldunok sarritan erabiltzen ditugun komunikabide edo webguneetan entziklopedia honen berri eman eta euren kontzientzia euskaltzalea piztean datza, proiektu honetara elkartu daitezen.
--Euskalduna (esaidak hemen) 00:40, 2009ko uztailaren 19a (UTC)

Mendien kategoriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Zaraiako mendilerroko mendiak kategorizatzen nabil, baina zalantzak agertu zaizkit. Aizkorri II mendia adibidez, Gipuzkoako mendiak eta Euskal Herriko mendiak kategoriatan dago, eta Zaraiako mendilerroa kategoria gehitu behar diot. Lehenengo bietatik kendu behar al nuke? Ez al da araua artikulu bat kategoria "sakonenean" soilik egotea? Hainbeste denbora ostean, ez nago ziur eta... - Keta ?/! 10:42, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Teorian, zuk diozun moduan egin beharko litzateke, hau da, kategoria espezifikoenetan sartu. Gure artikulu askoren kategorizazioak, aldiz, ez du lege hori betetzen (adibidez, Aguraini buruzko artikuluan bi kategoria soberan daude). Gutxinaka aldatzea komeniko litzaiguke, nire ustez.--Unai (esan) 10:59, 20 Uztaila 2009 (UTC)
Eskerrik asko erantzunagatik, nik uste bezala orduan. Horrela egingo dut ba. - Keta ?/! 11:05, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Txokoa aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Hilabetero-hilabetero geroz eta eztabaida gehiago egoten dira txokoan eta geroz eta luzeagoak. Wikipedia handitzen doan einean (dagoeneko 40.000 artikulu) erabiltzaile gehiago, duda gehiago, kexak, iradokizunak, aldaketa, etab. daude eta Txokoa dagoen orrialdea asko luzatzen da. Beste wikipedietan bezala, adibidez ikusi gaztelera, ingeles edo katalanezko wikipedietako txokoak, txokoa atal gehiagotan banatzen dira eta nik gure txokoa ataletan banatzea proposatzen dut administratzaileentzat eta lankideentzat errazagoa eta komodogoa izan dadin. Hau da nik proposatzen dudana (ez da perfektua, baina hobetu daiteke).--An13sa 15:08, 20 Uztaila 2009 (UTC)

An13sa, zurekin erabat ados.
Nere iritziz ere Euskal Wikipedia handituz doan einean, Txokoa atala ere beste hizkuntzetakoen antzera hedatu eta sail ezberdinetan berrentalotu beharko litzateke. Adibide gisa orain gutxi Aragoierako Wikipediako "Tabierna" (gure Txokoaren parekidea) atalaren berrentolatzea. Katalanerazkoak eta Galizierazkoak ere sail ezberdinetan antolaturik daudelarik.
Honela Txokoa atalak txukuntasun, erosotasun eta praktikotasunean asko irabaziko lukeela uste dut.
--Euskalduna (esaidak hemen) 19:12, 2009ko uztailaren 20a (UTC)
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 17:17, 20 Uztaila 2009 (UTC)
Nik ez dakit oso erabilgarria den, azken finean ez gaude lehen baino askoz erabiltzaile gehiago hemendik eta txokoan eztabaida luzeak daudenean oso oso moemntu zehatzak dira. Ni pertsonalki galtzen naiz gaztelerazko txokoan, hainbeste atalekin eta... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:25, 20 Uztaila 2009 (UTC)
Nik nire proposamenean lau ataltxo proposatzen ditut Txokoa erosoagoa izan dadin. Nire aldaketatxo honen helburua da Euskal wikipediari inpulso bat ematera eta gauzaz erosoagoak eta praktikoagoak eginez, wikipedia bultzatu eta erabiltzaile gehiago anima daitezen txokoan beraien kezka, zalantza, etab. azaltzea eta wikipedia sustatzea.--An13sa 18:03, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Nire ustez, Txokoan dagoen mugimendua ez da hainbesterako, oraingoz behintzat.--Unai (esan) 18:09, 20 Uztaila 2009 (UTC)

Ez dakit zuek, baina gaztelerazko Wikipediako Kafean sartu naizen hiruzpalau alditan "Café (todos)" aukeratu dut beti... --Unai (esan) 18:23, 20 Uztaila 2009 (UTC)
Ez dakit baina, aragoierazko wikipediak 16.000 artikulu ditu eta beraien "Taberna" hainbat zatitan banatu dute, nahiz eta eztabaida asko ez dauden. Nire ustez, nahiz eta horrenbesteko eztabaida ez dauden (baina geroz eta gehiago daude), ataletan banatu beharko genuke lankide guztiontzat errazagoa izan dadin. Gainera, lankide berrientzat laguntza izugarria izango litzateke.--An13sa 11:28, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Nire proposamena gai honi buruzko bozketa bat egitea litzateke, txokoa atala eraberritu bai ala ez. Bozketa hau burutzea suertatuko balitz, ni behintzat An13sak proposaturiko aldaketaren alde bozkatzen dut. Gero arte.
--Euskalduna (esaidak hemen) 2:40, 2009ko uztailaren 24a (UTC)
Bueno ba, administratzaileen baimena badut bozketa sortuko dut.--An13sa 09:30, 24 Uztaila 2009 (UTC)
Ez da beharrezkoa administratzaileen baimena bozketa sortzeko, hori zure esku. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 09:41, 24 Uztaila 2009 (UTC)
Egin dut. Gaurtik hasi eta hilabete amaierara arteko iraupena jarri dut.--An13sa 10:17, 24 Uztaila 2009 (UTC)
Agian uda izanda jarri pare bat aste, jendea kontura dadin... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:20, 24 Uztaila 2009 (UTC)
bi astekoa jarri dut, abuztuaren 7ra arte.--An13sa 10:47, 24 Uztaila 2009 (UTC)

Koordenatuak infotauletan[aldatu iturburu kodea]

Arazotxo batekin nabil, txantiloi:Espainiako udalerri infotaulan kokapenmapa sartu nahiko nuke. Errazagoa da eta honela argiago ikusten da. Bestela autonomia erkidegoen kokapenmapak egin daitezke, baina lan itzela da. Ba al daki norbaitek nola sartu kokapenmapa infotaula horretan?--An13sa 11:23, 22 Uztaila 2009 (UTC)

Saiatuko naiz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:26, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Begiratu Madril artikuluan nola geratu den.--An13sa 12:08, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Berria sortu dut, hori integratu ahal izateko aurretik zeudenak aldatu behar izan gabe, nolabait lana aurrezteko. Begiratu zuk ere nola geratu den Torrelodones artikuluan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:11, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Ikusi dudanez, infotaula zaharra eta zuk egindakoa berdinak dira (hau da, aldagaiak berdinak dira) eta uste dut txantiloi:Espainiako udalerri infotaulatik txantiloi:Espainiako udalerri infotaulara birzuzenketa jarri dezakegu, ez delako ezer aldatuko.--An13sa 12:17, 22 Uztaila 2009 (UTC)
txantiloi:Espainiako udalerri infotaulan oharra jarri dut eta ohartxoa jarriko dut infotaula bertan, jendek bestea erabil dezan honela kokapenmapak funtzionatzen du.--An13sa 18:27, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Lan bikaina. Emaitza Comillas udalerriaren artikuluan ikusgai.
--Euskalduna (esaidak hemen) 21:19, 2009ko uztailaren 22a (UTC)

Ingelerazko Wikipedia: Eskaera bat.[aldatu iturburu kodea]

Gabon.
Ingelerazko Wikipediaren azalean begiratzen egon naiz eta hizkuntzen artean euskara ez dagoela ikusi dut (aldiz bai, bai katalanera edo galiziera, edota beste hizkuntza apalago batzuk ere, hau da, gutxienez 40.000 artikulu baino gehiago dituztenak, azal horren behekaldean ikusten badugu eta euskarak jada 40.000 baditu).
Beharbada administratzaieetako batek edo proiektu honetan denbora asko dabilen norbaitek ingelerazko wikipedian administratzaile den adiskideren bat izango duela pentsatu dut. Nere eskaria da, hau honela izanez gero, ea euskara ere beste hizkuntzen artean ezarri dezaketen eskatzea da. Badakit beren eskubidean daudela (gu bezala) ezkerraldeko hizkuntzen zutabean eurek nahi duten hizkuntzak jartzeko eta beharbada nere eskaera hau askorentzat ez da oso garrantzitsua izango eta hori ulertuko nuke. Halere eskaetzeagatik ez da ezer galtzen, aldiz irabazi asko. Era berean eskaera hori frantzes, alemaniar, italiar eta hainbat hizkuntzen wikipediei egitea ere ez legoke gaizki, ea helburua lortzen dugun.
Gauza da, edo behintzat nere iritzia da, ingelerazko wikipedia denetan irakurriena, artikulu gehiena duena eta nagusiena izanik pena bat dela euskara hizkuntzen zutabe horretan ez egotea, mundura begira ate asko itxitzen baizazkio (batez ere mundu anglosaxoia), honek ingeles hiztunentzat hizkuntza ikustezina bilakatzen baitu, Euskal Wikipediarako sarrerak areagotzeko aukera (batez ere ingeles hiztunena) ere asko murrizten baitu, eta honekin batera euskararen hedapena eta ezagutza ere murrizten delarik (anglosaxoien artean behinik-behin).
Besterik gabe, ondo segi!
--Euskalduna (esaidak hemen) 21:19, 2009ko uztailaren 22a (UTC)

Eskatuko dut... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:24, 22 Uztaila 2009 (UTC)
Milesker Theklan.
--Euskalduna (esaidak hemen) 21:46, 2009ko uztailaren 22a (UTC)

UEUko ikastaroa[aldatu iturburu kodea]

Gaur eta bihar Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta euskal wikipedian wikilari] izateko ikastaroa dago, beraz bi egun hauetan lankide berriak izango ditugu laguntzen.--An13sa 10:58, 23 Uztaila 2009 (UTC)

Horretan ari gara :-) --Unai (esan) 11:11, 23 Uztaila 2009 (UTC)
Aipamena —euskaraz— gaurko prentsan: [6] --Unai (esan) 16:06, 25 Uztaila 2009 (UTC)
Beste aipamen bat, gaurko Garan. --Unai (esan) 09:51, 27 Uztaila 2009 (UTC)
Egunak pasa dira, eta oraindik ez diguzue esan ikastaroa zelan joan zen, zenbat jende egon zen, argazkiak eta holako gauzak ;) Zariquiegui 21:45, 3 Abuztua 2009 (UTC)

Arrazoi duzu. Beno, bi goiz baino ez ziren izan. Azkenean zazpi pertsona egon ziren, kazetari bat zenbatu gabe (lehen goiz erdian izan zena). Parte-hartzaile batzuei laburra egin zitzaien. Balorazioa, eurek egin beharko lukete... nire partetik gustora gelditu nintzen. Ikusi dut bi parte-hartzailek jarraitu dutela aldaketatxo batzuk egiten ikastaroa eta gero. Abuztuan gaudenez, zaila da oraindik parte-hartzaileen jarraitutasuna baloratzea. Bi irakasle zeuden, eta ikasleekin zeozer montatu nahi dutela esan zuten... ikusiko dugu hurrengo ikasturtean! Theklanek eta biok prestatutako aurkezpenak hemen dituzue ikusgai. --Unai (esan) 21:55, 3 Abuztua 2009 (UTC)

100 artikulu Wikiesanetan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! 100 artikulutara ailegatu dira Euskarazko Wikiesanak, Bakea artikuluarekin. Kopurua xumea da, baina ez dago hain gaizki ere: Euskarazko Wikiesanak 51. postuan daude. Animatu parte-hartzen! --Unai (esan) 18:50, 23 Uztaila 2009 (UTC)

Norbaitek ba al daki zergatik "μm" artikulua sortzean "Mm" sortzen duen? (mikrometro berbideratze-orrialdea) Gero artikuluari izena mugitzean, ezin eta "Helburu izenburua berdina da; ezin da orrialde bat bere gainera mugitu" mezua agertzen da. Konpondu daiteke? -- Marklar2007 17:46, 24 Uztaila 2009 (UTC)

Ez dakit, baina Wikipedia guztietan gertatzen da berdina.--Unai (esan) 18:06, 24 Uztaila 2009 (UTC)

Marjinak wikipediako orrialdeetan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztioi.

Azken egunotan euskarazko wikipediaren orrietan marjinak gaizki agertzen dira, artikuluen ezkerreko marjinak "mugitu" egiten dira eta artikuluen itxura nahiko zatarra geratzen da.

Hasieran pentsatu nuen nire ordanagailuaren akats bat izanen zela, baina bertze ordenagailu batekin gauza bera gertatu zait.

Inork al daki zer ari den gertatzen?

Ikusi dudanez, hori euskarazko wikipedian besterik ez da gertatzen, beste wikipedien artikuluak ongi zentratuta daude.

Bide batez, bertze ohartxo bat: artikuluak idazterakoan eskuineko behe-marjinean 40.000 artikuluen oharra agertzen da. Behin baino gehiagotan artikulu bat idazterakoan ohar hori ikutu dut nahi gabe eta artikulua pikutara! (ezabatu egin zait). Inori gertatu al zaio gauza bera? Ezin da oharra kendu edo beste toki batean jarri?

Ongi izan.

Josu 18:06, 25 Uztaila 2009 (UTC)

Aupa, Josu! Ohartxo hori kendu dut. Berria izan zenetik egun batzuk pasa dira jada, eta zuk esan bezala, editatzerakoan oztopo pixkat egiten zuen batzuetan. Formatuarena ez dakit zer izango den. Nik batzuetan gaizki ikusten dut Internet Explorerrekin, saioa hasi gabe nagoenean, baina saioa hasterakoan, zein Firefoxekin, ondo ikusten dut. Ea besteek zer dioten...--Unai (esan) 18:44, 25 Uztaila 2009 (UTC)
Nik ondo ikusi dut azken aldi honetan. Beti ere Firefoxekin... --josugoni (erantzun hemen) 10:00, 26 Uztaila 2009 (UTC)

Nabarmendutakoak[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia:Bozketak/Nabarmendutako artikuluak bozketan hiruk bakarrik eman dugu botoa, eta hilabete amaiera hurbil dago. Norbaitek nahi? --josugoni (erantzun hemen) 14:52, 28 Uztaila 2009 (UTC)

Epea amaitu da eta hauek izan dira 3 bozkatuenak (abuztuko hiru aste, lehenegoa aurrekoan aukeratu baitzen): José María Sánchez Carrión (4 boto), Errugbi (4 boto) eta GIB (4 boto). Norbaitek sortuko ditu txantiloiak, mesedez? Ni, banoa... (aldi baterako). --josugoni (erantzun hemen) 21:04, 29 Uztaila 2009 (UTC)
Egina--Unai (esan) 07:45, 30 Uztaila 2009 (UTC)