Wilfrid Laurier
Sir Wilfrid Laurier, jaiotza-izenaz Henri-Charles-Wilfrid Laurier (Saint-Lin, Quebec, 1841eko azaroaren 20a - Ottawa, Kanada, 1919ko otsailaren 17a), kanadar politikaria izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Finantza-ministro izan zen 1877-1878an, eta Alderdi Liberaleko buruzagi 1887an. Lehen ministro zenean (1896-1911), Kanadaren autonomiaren alde egin zuen, Ingalaterrarekiko harremanak atxikiz betiere. 1911ko hauteskundeak galdu ondoren, uko egin zion batasun nazionaleko gobernu batean parte hartzeari, eta oposizioko buru izan zen hil zen arte.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilfrid Laurier ![]() |