Wilhelm Windelband
Itxura
Wilhelm Windelband (Potsdam, Prusiako Erresuma, 1848ko maiatzaren 11 – Heidelberg, Alemania, 1915eko urriaren 22a) alemaniar filosofoa eta historialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofo neokantista, Lotzeren eta Kuno Fischerren jarraitzailea, eta Badengo Eskolaren aitzindaria izan zen; bestalde, historiografia modernoko lehen klasikotzat hartua da. Estrasburgoko eta Heidelbergeko Unibertsitateetan irakasle izan zen. Filosofia kultura ororen balioen zientzia kritikoa dela zioen. Gizonaren askatasuna determinismoaren ikuspegitik aztertu zuen, eta Jainkoaren existentzia frogaezina dela zioen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Windelband |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.