Willem Johan Kolff

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Willem Johan Kolff
Willem Johan Kolff.jpg
Bizitza
Jaiotza Leiden1911ko otsailaren 14a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza Nederlandera
Heriotza Pennsylvania2009ko otsailaren 11 (97 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Q21770267
Hezkuntza
Heziketa Groningengo Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea
Hizkuntzak Nederlandera
Lanbidea
Lanbidea medikua, internista, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta Q20950187
Enplegatzailea(k) Utahko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia

Willem Johan Kolff (Leiden, 1911ko otsailaren 14a - Newtown Township, Pennsylvania, 2009ko otsailaren 11) Estatubatuar medikua izan zen, sortzez holandarra.

1943an, uremiaz hilzorian zegoen gaixo bat bizirik iraunaraztea lortu zuen, berak asmatutako tresna bati esker. Kolffek eskandinaviar aldizkari espezializatu batean argitaratu zuen bere aurkikuntza: Giltzurrun artifiziala: eremu handiko dializatzailea. Tresna horrek, mintz erdi-irazkor baten bidez, odola garbitzen zuen, metabolismoaren hondakinak eta gai kaltegarriak kenduz. Dializatzailetik igaroarazi ondoren, odola zirkulazio-sistemara itzularazten zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetara joan zen, hango teknologia baliatuz bere giltzurrun kiribil erraldoiaren bertsio txikiago eta erabilgarriagoa egiteko asmoz. Giltzurrunik gabe ere, bitarteko artifizialen bidez bizirik iraun zitekeela frogatu zuen Kolffek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]