William Dampier
Itxura
| William Dampier | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | East Coker, 1651 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Londres, 1715eko martxoa (63/64 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | King's School (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itsasturia, naturalista, esploratzailea, pirata, botanikaria, kortsarioa eta biltzaile zientifikoa |
William Dampier (East-Coker, Somerset, Ingalaterra, 1652ko irailaren 5ean bataiatua - Londres, Ingalaterra, 1715eko martxoa) itsasgizona izan zen. Itsaslapurren buru jarri zen 1678an, eta Espainiaren mende zeuden Antilletako eta Mexikoko golkoko faktoriak birrindu zituen. Australia, Ginea Berriko itsasertzak eta Bretainia Berria esploratu zituen. 1699. urtean, itsasarte bat eta uhartedi bat aurkitu zituen, eta bere izena eman zien: Dampier itsasartea eta Dampier uhartedia. Bi obra eman zituen argitara: Munduaren inguruko bidaia (1691) eta Munduaren inguruko bidaia berria (1706).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.