William Makepeace Thackeray

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
William Makepeace Thackeray
William Makepeace Thackeray by Jesse Harrison Whitehurst-crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Kalkuta1811ko uztailaren 18a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1863ko abenduaren 24a (52 urte)
Hobiratze lekua Kensal Greengo hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Trinity College
Charterhouse School
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak Vanity Fair
Genero artistikoa satira
Sinesmenak
Erlijioa anglikanismoa
IMDb nm0856842

William Makepeace Thackeray (Alipur, Kalkuta, India, 1811ko uztailaren 18a - Londres, Ingalaterra, 1864ko abenduaren 24a) ingeles kazetaria eta eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzionario baten semea zen eta aita hil zenean Ingalaterrara abiatu zen ikasketak egitera. Barry Lindon (1852) eleberria eta The Book of Snobs (1848, Snoben liburua) saiakera-bilduma izan ziren egilearen lehen lanak. 1847. urtetik aurrera Vanity Fair (Harrokeriaren azoka), ohitura eleberri handia, argitaratzen hasi zen, gizartearen satira eta ikasgai moralak uztartzen zituena.

Ondorengo urteetan hitzaldi ugari eman zituen Ingalaterran eta Estatu Batuetan, eta kritikari bikain gisa agertu zen The English Humourists of the Eighteenth Century (1853, XVIII. mendeko umoregile ingelesak) izenburua zuten hitzaldi sailetan. Kontakizun-liburuei dagokienez, alegiazko liburuak, liburu komikoak eta lan historikoak idatzi zituen: Rebecca and Rowenna (1850), The History of Pendennis (1849-1850, Pendennis-en historia), The History of Henry Esmond (1852, Henry Esmond-en historia) eta The Virginians (1858-1859, Virginiatarrak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Makepeace Thackeray Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]