Witi Ihimaera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Witi Ihimaera
Witi Ihimaera.jpg
Bizitza
Jaiotza Gisborne eskualdea1944ko otsailaren 7a (73 urte)
Herrialdea  Zeelanda Berria
Hezkuntza
Heziketa Victoria University of Wellington
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea eleberrigilea, idazlea eta akademikoa
Jasotako sariak
IMDb nm1065547

Witi Ihimaera (Gisborne, Zeelanda Berria, 1944ko otsailaren 7a) ingelesezko idazlea da, maoria. Ingeles hizkuntza eta literatura irakasten ditu Uklandeko Unibertsitatean.

Lehen ipuin-liburuan —Pounamu Pounamu (1970)— eta bi nobelatanTangi (1973) eta Whanau (1974)—, Waituhi herriko kulturari eta historiari buruz Ihimaerak duen ikusmolde horizontala islatzen du. Geroago argitaratu zuen The New Net Goes Fishing (1977), hirian girotutako ipuin-liburua.

Diplomazia-lanetan aritu zen 1986 arte, eta nobela luze bat argitaratu zuen orduan, The Matriarch (1986), maorien eta kolonoen arteko gerra-garaian girotua. The Whale Rider (1987) liburuarekin, aurreko forma soilagoetara itzuli zen berriro. 1994an, Bulibasha: King of the Gypsies argitaratu zuen, Gisbornen ardien ile-moztaile gisa ziharduten bi familiaren arteko gatazkari buruzko kontaketa erdi umoretsu erdi tragikoa. 1995ean, Nights in the Gardens of Spain argitaratu zuen, maorien inguruko gairik ez zerabilen lehen nobela, homosexualitateari buruzkoa. The Whale Rider eta Nights in the Gardens of Spain lanekin, film bana egin dituzte, lehena 2002an eta bigarrena 2010ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]