Xabi Igoa
Xabi Igoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1992ko otsailaren 11 (32 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Xabier Igoa Eriz (Aramaio, Araba, 1992ko otsailaren 11) bertsolaria da. Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzen du eta 2015etik aurrera finaletan abestu izan du. Aitor Ugarte bertsolari eta mendi lasterkariaren anaia da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an, Aramaioko Bertso-Eskolan ikasle hasi zen Manex Agirre irakasle zuela. Arabako Eskolarteko Txapelketan sei aldiz hartu zuen parte. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketan aritu izan da. 2010eko Kuadrilla artekoan (Aramaioko taldean) txapelduna izan zen eta 2015eko Arabako Txapelketan finalera iritsi zen. 2017ko Txapelketan ere bertan izan zen, laugarren postua eskuratuz.
2010an Aramaioko bertso eskolan irakasle lanetan hasi zen eta gaur egun Aretxabaleta eta Arrasateko bertso eskoletako irakaslea ere bada.
2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arabako Bertsolari Txapelketa (0): finalista 2015 eta 2017an.
- Arabako Koadrila arteko txapelketa (2): 2010, 2018
- Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1): 2010