Edukira joan

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Motatxapelketa
Honen parte daArabako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2016ko urriaren 28a - 2017ko apirilaren 1a
2019
KokalekuPrincipal antzokia
Gasteiz
HerrialdeaAraba
Partehartzaile kopuru18
Genero artistikoabertsolaritza
Irabazlea

2017ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako otsailaren 5a eta apirilaren 1a bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 18 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 4 kanporaketa, 6 finalaurreko eta finala ospatu ziren. Finala Gasteizko Principal antzokian jokatu zen eta Oihane Pereak irabazi zuen[1].

Parte hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariak (18)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2017korako eta hauei hamairu bertsolari gehitu zitzaizkien. Hamairu hauek aukeratzeko irailean lau kanporaketa izan ziren eta 21 bertsolarik hartu zuten parte. Horrela beraz, honako hauek aritu ziren txapelketan:

Gai jartzaileak (9)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanporaketako saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako bertsolari hauek sailkatu ziren kanporaketa bakoitzean:

Finalaurreko saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalaurrekoetan bi itzuli izan ziren eta bertsolari bakoitzak saio bietan lorturiko puntuak batuz osatu zen sailkapena. Sei onenek finala jokatzeko txartela eskuratu zuten.

Otsailaren 5ean jokatu zen Langraiz Okako Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre 229.0
Rikardo Gonzalez de Durana 227.0
Peru Abarrategi 222.5
Zigor Enbeita 215.0
Asier Rubio 204.5
Felipe Zelaieta 200.5

Otsailaren 12ean jokatu zen Zigoitiako Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Xabi Igoa 239.0
Iñaki Viñaspre 230.5
Serapio Lopez 227.5
Andere Arriolabengoa 220.5
Iker Agirre 215.5
Jagoba Apaolaza 189.0

Otsailaren 19an jokatu zen Dulantziko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi 237.5
Oihane Perea 235.5
Paula Amilburu 235.0
Ander Solozabal 216.5
Izar Mendiguren 199.5
Jon Ruiz de Pinedo 188.0

Martxoaren 4an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre 248.0
Iñaki Viñaspre 247.5
Peru Abarrategi 235.5
Iker Agirre 234.0
Felipe Zelaieta 233.5
Jon Ruiz de Pinedo 209.0

Martxoaren 11an jokatu zen Laudion, LHUIko zine-aretoan.

Bertsolaria Puntuak
Xabi Igoa 243.0
Rikardo Gonzalez de Durana 238.0
Paula Amilburu 234.0
Asier Rubio 227.0
Ander Solozabal 220.5
Jagoba Apaolaza 196.0

Martxoaren 18an jokatuko zen Aramaioko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi 266.5
Oihane Perea 258.0
Serapio Lopez 254.5
Andere Arriolabengoa 254.0
Zigor Enbeita 245.5
Izar Mendiguren 233.0

Finalaurrekoetako sailkapen orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi 504.0
Oihane Perea 493.5
Serapio Lopez 482.0
Xabi Igoa 482.0
Iñaki Viñaspre 478.0
Manex Agirre 477.0
Andere Arriolabengoa 474.5
Paula Amilburu 469.0
Rikardo Gonzalez de Durana 465.0
Zigor Enbeita 460.5
Peru Abarrategi 458.0
Iker Agirre 449.5
Ander Solozabal 437.0
Felipe Zelaieta 434.0
Izar Mendiguren 432.5
Asier Rubio 431.5
Jon Ruiz de Pinedo 397.0
Jagoba Apaolaza 385.0

Finala Gasteizko Principal Antzokian jokatu zen, 2017ko apirilaren 1eko 17:30etan. Zazpirehun bertsozale bildu ziren bertan. Oihane Perea eta Asier Otamendik jokatu zuten buruz-burukoa eta Oihane nagusitu zen puntu bakarraren aldeaz, inoiz izan den finalik estuenean.

Bertsolaria Puntuak
Oihane Perea 591.5
Asier Otamendi 590.5
Manex Agirre 390.0
Xabi Igoa 384.5
Iñaki Viñaspre 380.5
Serapio Lopez 372.0

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Oihane Perea, garaile Arabako Bertsolari Txapelketan» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]