Xabier Gantzarain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Gantzarain

Bizitza
JaiotzaAzkoitia1975eko urtarrilaren 29a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Inguma: xabier-gantzarain-etxaniz Literaturaren Zubitegia: 183

Xabier Gantzarain (Azkoitia, Gipuzkoa, 1975eko urtarrilaren 29a - ) euskal idazle eta arte kritikoa da. Medio askotako kolaboratzailea eta liburu-portada askoren egilea ere bai.[1] Kalostra Arte Eskolako koordinatzaile ere izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Gantzarain Etxaniz Azkoitian jaio zen 1975ean.[3] Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta Arte Garaikidearen Historian eta Ikusizko Kulturan Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.[1] Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai eta Asier Serrano, besteren artean. 2001ean Lisboa min poesia eta marrazki liburua argitaratu zuen eta 2002an Van Gogh pintoreari buruzko gazteentzako biografia. 2004an Epelde. Mende baten soinua Joxe Mari Soraluze Balentziaga, Epelde (1914-1912) soinujoleari buruzko liburua argitaratu zuen.[3] Artelekuko Zehar aldizkariaren editore izan zen,[1] Arte kritikari lanetan ibili da besteak beste Euskaldunon Egunkarian eta Berrian[4] eta komunikabide askotako kolaboratzailea ere izan da (Euskadi Irratia, Nabarra, Berria,[1] Jakin,[5] Sautrela).

2012an Tene Mujika beka jaso zuen Euskal Herriko arte garaikidea eta historia lotzen dituen azterlana egiteko.[4] 2014an bere proiektua aukeratu zuen Adelina Moya, Peio Agirre, Txomin Badiola eta Idoia Zabaletak osatutako epaimahaiak, Kalostra Arte Eskola izango zenaren koordinazioa egiteko. Kalostra Artelekuren jarraipena izateko sortu zen Donostiako Santa Teresa komentuan,[4] baina ireki eta hilabete gutxira itxi egin zuten.[2] 2018an argitaratu zuen "Tene Mujika Beka"ren emaitza, Zuloa, 23 saio laburrek osatutako liburua.[6]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuloa, Elkar, 2018 (Tene Mujika beka 2017)

Irudi poemadunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lisboa min, Susa, 2001

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Van Gogh, bihotzean eguzkia, Txalaparta, 2002
  • Epelde, mende baten soinua, Trikitixa Elkartea, 2004

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Xabier Gantzarainek irabazi du Tene Mujika beka» www.elkarargitaletxea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-17).
  2. a b «Xabier Gantzarain: “Kalostra ixtea erabakita zeukaten gurekin hitz egiterako”» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  3. a b «Gantzarain Etxaniz, Xabier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  4. a b c Berria.eus. «Xabier Gantzarain izango da Arteleku zentroko koordinatzaile artistikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  5. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).
  6. «Zuloa (tene Mujika Beka 2017). Xabier Gantzarain. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-18).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.