Xabier Markiegi
Appearance
(«Xabier Markiegi Candina» orritik birbideratua)
Xabier Markiegi Candina (Bilbo, 1938ko abenduaren 30a - Aguadulce, 2021eko martxoaren 29a) bizkaitar politikari eta irakaslea izan zen.[1]
Familia jeltzale eta erlijioso batean hezia, erlijioan sartu eta filosofia, teologia eta irakasle-ikasketak egin zituen. EIA eta Euskadiko Ezkerraren kidea, 1981ean Mario Onaindia ordezkatu zuen Eusko Legebiltzarrean. 1994ra arte izan zen bertan baina ez zuen PSErekin bat egin eta talde mistora pasa zen.[2]
1995eko martxoaren 3an jabetu zen ararteko karguaz. 2000ko irailaren 11ra arte egon zen karguan eta bere agintaldian Mercedes Agúndez izan zuen jarduneko ondokoa.[3]
Kargua utzi zuenean, Fundación Victimas del Terrorismo elkartean eta Cervantes Institutuan aritu da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Escuela de Padres. Orientación familiar, Bartzelona: Editorial RM, 1973.
- Escuela de Padres. Orientación profesional, Bartzelona: Editorial RM, 1974.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Xabier Markiegi Candina. .
- ↑ Rodrigálvarez, Eduardo. (2000/01/15). «PERSONAJES: XABIER MARKIEGI El "ararteko", que cumple su primer mandato el 10 de marzo, ha conseguido actuar como institución por encima de la política» El País.
- ↑ Ararteko. Ezagutu Arartekoa > Historia > 1995-2000 - Xabier Markiegi Candina. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kategoriak:
- 1938ko jaiotzak
- 2021eko heriotzak
- Bilbotarrak
- Bizkaiko irakasleak
- Euskadiko Ezkerreko politikariak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak