Galestarrak Patagonian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Y Wladfa» orritik birbideratua)

Galestarrak Patagonian historia bitxia egiten dabiltza XIX. mendetik gaur egun arte. Ez dira Argentinan dagoen diasporarik zabalena, baina bai interesgarrienetarikoa, hala kulturalki nola politikoki.

"Y Wladfa" edo Galeseko kolonia bertan sortzeko asmoz joandakoek aztarnak utzi dute oraindik: lurraldeko hiri nagusiak Chubuteko probintziaren Trelew, Puerto Madryn, Rawson eta Trevelin dira (leku-izen horiek guztiak galestar jatorrikoak dira), baina erdigune historiko eta kulturala Gaiman da.

Gaur egun, Chubuten 72.685 galeserazko hiztunak bizi direla kalkulatzen da.

Hegoamerikako Gales Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Madryn herriko hondartza

1865eko uztailaren 27an Patagoniako kostaldera iritsi ziren lehenengo kolono galestarrak, gaur eguneko Puerto Madryn-era (Chubuteko probintzian), euren herrialdean zegoen egoera sozio-ekonomiko latzak bultzaturik. Garai hartan, hezkuntzari zegokionez, ingelesez osorik ematen zieten, eta zigorrak jasotzen zituzten galeseraz mintzatuz gero. Asmoa, beraz, erbesteko beste leku batean nazio galestar askea sortzea zen eta "Y Wladfa" ("Kolonia") izeneko utopia eraikitzeari ekin zioten, "Hegoamerikako Gales Berria" izango zena. Helburuetako bat zen, atzerriko beste herrialde batzuetan ez bezala, Argentinako lur haietan zera lortzea: etorkinek eta euren seme-alabek hizkuntza eta identitatea mantentzea.

Ametsak 20-30 urte iraun zuen, nolabaiteko autonomia politikoa izan zuten epean. Euren elizen kaperetan hasi ziren klaseak ematen, etorkinen dirulaguntzei esker, galesez nagusiki. Urte haietan, irakurtzeko material ugari erabili zuten beren hizkuntzaz eta ingelesak ez zien Patagonian aukerarik sortzen. Halaber, Eisteddfod poesia eta kantu jaialdia ospatzen hasi ziren, sorterrian bezala.

Galestarrak eta tehueltxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bien bitartean, hango jatorrizko biztanleekin, tehueltxe herriekin, oso harreman baketsua mantendu ahal izan zuten, oro har, Chubut-eko bazter hartan. Elkarbizitza positiboa izan zen, errespetuzkoa baina baita elkarlanekoa ere. Argentinako armadak tehueltxeak garaitu zituen 1885 inguruan, sarraski nabarmenak eraginez.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eta galestarrek ere aurkari indartsu bera zain zeukaten. 1890ean hasita, Argentinako Gobernuak eskolako ume guztiak "nazionalizatu" nahi zituen, eta kultura arloan horren esanahia zen gaztelania derrigorrezkoa izango zela aurrerantzean. Ordutik gaur egun arte, etengabeko bereganatze prozesua pairatu behar izan dute eta gaztelaniak galesa ia guztiz ordezkatu du.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena den, Eisteddfod urtero ospatzen dute, elebidunez; hainbat gazte hizkuntza ikasteko Galesera joaten dira, baita jatorri galestarra ez duten batzuk ere, eta bertatik irakasleak joaten dira Chubut-era klaseak ematera. Etorkizuna zabalik dago.

Toponimia galeseraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Argentina: Yr Ariannin.
  • La Angostura: Lle Cul.
  • Arroyo Pescado: Nant y Pysgod.
  • Colonia 16 de Octubre: Cwm Hyfryd / Cwm Hydref.
  • Dolavon:Dolavon.
  • Fuerte Aventura: Caer Antur.
  • Gaiman:Gaiman.
  • Las Plumas: Dôl y Plu.
  • Paso de Indios: Rhyd yr Indiaid.
  • Puerto Madryn: Porth Madryn.
  • Rawson: Trerawson.
  • Río Chubut: Afon Camwy.
  • Río Corrintos: Aber Gyrants.
  • Trelew: Trelew.
  • Trevelin: Trevelin.
  • Valle de los Mártires: Dyffryn y Merthyron.
  • Valle Frío: Dyffryn Oer.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]