Ziborrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Ziborrak eta androideak (jatorrizko japonieraz 人造人間 edo Jinzō'ningen ?) Dragoi Bola manga eta animean Gero Doktoreak sortutako pertsonaiak dira. Gizakien itxura dute, baina askoz indartsuagoak dira. Saiyekin alderatuz gero, borroka indar eta teknika berbera dituzte. Gero Doktoreak sortutako zenbait ziborrek Super Saiya baten pareko indarra ere badute.

Japoniako bertsio originalean Gero Doktoreak sortutako ziborrak deitzeko Jinzō'ningen erabiltzen da, eta pertsonak sortutako pertsona esan nahi du. Kultura japoniarrean robot, androide, zibor eta horrelakoak izendatzeko gehien erabiltzen den terminoa da.

Gero Doktorearen sorkuntzak bi taldetan banatu daitezke: alde batetik androideak; 8, 16, 19 eta 20 (azken hau Geroren burmuina zeraman androidea zen) eta bestetik bio-androideak: 17, 18 eta Cell.

Honek nahasmena sortu du jarraitzaileen artean 17 eta 18 androideak direla uste baita, benetan ziborrak direnean. Mangan azaltzen da 17 eta 18 giza oinarri batetik sortuak direla, konponketa zibernetiko gutxi batzuen bidez. Hau beranduago (Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketan) Son Gokuri azaltzen zaio, Krilin eta Zibor 18 ezkondu zirenean (bera ez zegoen Trunksek lehen aldiz guztia azaldu zuenean).

Hiru Goi Gerlarien arteko borroka latza filman beste hiru androide ere ageri dira: 13, 14 eta 15.


Androideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Super 8|Dragoi Bolako lurtarren zerrenda#Super 8|Super 8»

16. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zibor 16
人造人間16号 edo Jinzō'ningen Jūrokugō
Sexua Gizonezkoa (itxuraz)
Beste izen batzuk A-16, C-16, 16 Zenbakia
Jatorria Mangan
Garrantzia Handia
Teknikak
Ahotsa Japonia Hikaru Midorikawa
Euskal Herria

Zibor 16 edo 16. Androidea (jatorrizko japonieraz 人造人間16号 edo Jinzō'ningen Jūrokugō ?) Gero Doktoreak sortu zuen azken androidea da. Cell kontutan hartu gabe, bera da androiderik indartsuena, baina arrazoi misteriotsu baten ondorioz, bere jokabidea ona eta atsegina da. Ez zuenez jendeari minik egiterik nahi, Gero Doktoreak akatsdun produktua bezala hartu eta zirkulaziotik atera zuen. Zibor 17k eta Zibor 18k aktibatu zuten Gero Doktorea akabatu ondoren.

Hitz gutxiko erraldoi lasaia zen, eta 17 eta 18ren borroketatik at mantendu zen, bere helburu bakarra Son Goku hiltzea baitzen. Natura maite zuen, eta bere pasio handiena txorien txorrotxioak entzutea zen. Nahiz eta hasieran ez parte hartu, Cellen mehatxuaren berri jakitean, borrokara sartu zen Cellek 17 xurgatu ez zezan. Momentu batez, irabaziko zuela zirudien, baina Cellen kolpe batez garaitua izan zen bere bigarren forman.

Brief Doktoreak (Bulmaren aita) Caspsule Corp.-en konpondu eta barnean zeraman bonba kendu zion. Cellen Jokoan parte hartu zuen. Cell perfektua irabazten saiatu zen berarekin batera lehertuz, baina jada barnean bonbarik ez zeukanez ezin izan zuen halakorik egin eta Cellek txikitu egin zuen. Bere azken arnasean Son Gohani natura salbatzeko eskatu zion, eta azkenean mutikoa Super Saiya 2 bilakatu zen.

Bere ontasun eta atsegintasunak Gokuren lagun zahar Super 8 dakar gogora, baina bere programazioak Son Gokurekin hotza izatea zekarren, hil egin behar baitzuen.

19. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zibor 19 edo 19. Androidea (jatorrizko japonieraz 人造人間16号 ?) Son Goku akabatzeko sortu zuen Gero Doktoreak. Z gerlarien iritsiera ere ez zen izan oztopo beretzat Gokurekin amaitzeko, bihotzeko gaitzak eman baitzion.

Gokuk etorkizuneko Trunksek esandako bihotzeko gaixotasunaren ondorioz jokoz kanpo gelditu zenean, Vegeta agertu zen Super Saiya eraldatuta guztien harridurarako. 19k Gero Doktoreari Vegetaren aurka borrokatzen uzteko eskatu zion. Borrokan zehar Vegetak 19ri heltzen utzi zion energia nondik xurgatzen zuten jakin ahal izateko. Eskuekin xurgatzen zutela jakitean errotik atera eta lurrean txikitu zituen hankekin. Etsita, 19 ihes egiten saiatu zen baina Vegetaren energi bola batek txikitu zuen.

20. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gero Doktorea»

Bio-androideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

17. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zibor 17»

18. Androidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zibor 18»

Cell[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Cell»