Ume (Dragoi Bola)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Ume | ||
---|---|---|
ベビー edo Bebī | ||
Sexua | Gizonezkoa | |
Jaiotze data | 779. urtea | |
Jatorria | Animean | |
Lehen agerraldia | Dragoi Bola GTko 20. atala | |
Arraza | Tsufurua | |
Garrantzia | Etsaia | |
Senideak |
| |
Teknikak |
| |
Ahotsa | Yusuke Numata |
Ume (jatorrizko japonieraz ベビー edo Bebī ?, berez ingelesezko Baby da japonierazko ahoskera mugatuan) bertsio originalean, Dragoi Bola GT animeko fikziozko pertsonaia da.
Serie honetan Son Goku eta lagunekin topo egiten duen lehen etsai indartsua da. Ume Tsufurua da eta, besteen gorputzetan sartu eta hauen burua kontrola dezake, bakoitzaren nortasuna ezabatuz eta bere gaineko obedientzia ziurtatuz. Sartzen den gorputzen energia ere xurgatzen du, norbait hartzen duen bakoitzean indartsuago bilakatzen delarik. Gainera besteen burmuinak kontrola ditzake nahiz eta jada bere barruan ez egon.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Ume azken Tsufuruaren klon bat zen eta enbrioia zenetik M2 planetako androideek elikatu zuten, nahiz ete bere sortzailea Mu Doktorea izan zen. Goku eta lagunak M2 planetara iritsi bezain laster Ume inkubagailutik atera zen eta hauei aurre egin zien. Hauek Ume desegin zutela uste zuten baina ezkuatu eta Mu Doktorearen gorputzean sartu zen.
Ume Lurrea joan eta Goku, Pan eta Trunks baino lehenago iritsi zen. Hainbat gizakiren kontrola hartu zuen Son Gotenez jabetzea lortu zuen arte. Gero Gohanen aurka borrokatu eta honetaz ere jabetu zen. Ondoren Satan Txiki garaitu eta Vegetaren aurka borrokatu zen honen jabe egin zen arte. Geroago Trunks, Bulma eta ia gizaki guztien jabe egin zen. Gokuren aurka egin eta Umeren ezaugarriak zituen Vegeta bat sortu zen. Honela sortu zen Vegeta-Ume. Goku Super Saiya 3 garaitu zuen baina ez akabatu.
Erabateko Dragoi Bolekin Vegeta-Umek garai bateko Tsufuruen planetaren (Plant) antzeko planeta bat Lurretik gertu sortzeko eskatu zuen eta lurtar guztiak bertara eraman zituen. Han Ooben aurka borrokatu behar izan zuen eta asko kostata garaitu zuen, ez baitzen bere jabe egin. Boo Ahaltsua laguntzera joan zitzaion eta Vegeta-Umeren eraso handiena xurgatu zuen: Mendekuzko Heriotzaren bola. Baina honek Boo mila zatitan txikitu zuen. Hil aurretik Oobi berarekin fusionatzeko zuen asmoa azaldu zion, aurretik bat izan baitziren. Orduan Oob berriz ere borrokatu zen baina berriz ere garaitu zuen Vegeta-Umek. Berriz ere Gokuren aurka borrokatu behar izan zen, oraingoan buztanari esker Super Saiya 4 bilakatu ahal izan zen. Gokuk Vegeta-Ume garaitu zuen. Bulmaren laguntzaz tsufurua urrezko Özaru bilakatu ahal izan zen eta berriz ere Gokuren aurka borrokatu zen baina honek berriz ere irabazi egin zion Kame Hame Ha 10 bidertu batekin. Ume Vegetaren konorte gabeko gorputzetik atera eta espazio-ontzian ihes egin zuen. Gokuk, ordea, beste Kame Hame Ha 10 baidertu batekin Eguzkiaren kontra bidali zuen, Ume azkenean ere akabatuz.
Eraldaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Forma normala: Berpiztu eta gero Umek duen forma normala da. Ez dirudi oso indartsua Goku, Pan eta Trunksek Super Saiya bilakatu gabe garaitu baitzuten.
- Energia xurgatzea: Pital planetako porrotaren ostean Umek Pital planetan eta Lurrean harrapatu zituen pertsona guztien energia xurgatu zuen. Bere indarra 1000 aldiz biderkatzen du eta Son Goten Super Saiyaren aurka egiteko gai da forma honetan.
- Vegeta-Ume: Vegetaz jabetu eta gero, izugarrizko indarra du, itxuraz ez da gehiegi aldatzen.
- Super Saiya: Vegetaz jabetu ostean Ume Super Saiya bilaka daiteke. Bere indarra Super Saiya 2 batena baino handiago da honela. Umeren eraginez, ilea txuria da horia beharrean eta marra gorriak ageri zaizkio aurpegian.
- Super Saiya 1: Super Saiya 2 ere deitua, begi-niniak galdu eta bere indarra Super Saiya 3 batenaren berdina da. Bere ileak txuria izaten jarraitzen du eta Tsufuruen arropa pixkat ageri da. Super Saiya 2 deitzen zaio, ilea ez zaiolako aldatzen eta eraldaketaren ondorioz begi-niniak galdu eta dizdira ageri zaiolako gorputzaren inguruan. Gohan, Goten, Trunks eta Braren Super Saiya indarra xurgatzean hartzen du forma hau.
- Super Saiya 2: Super Saiya 3 ere deitua, nahiz eta bere indarra Super Saiya 3 batena baino handiagoa izan. Umeren eraginez gorputz beltza tsufuruen arropekin ageri da. Super Saiya 3 deitzen zaio bekainak galdu eta ilea hazten zaiolako (ez beherantza, Umeren berezko gandorraren itxurakoa baizik) eta eraldaketaren ondorioz txaleko antzeko zerbait ageri zaio eta bere inguruan argi-printzak ageri dira. Forma hau bereganatutako Lurtar guztien energia xurgatzean artzen du.
- Özaru Ume: Vegeta Ume Urrezko Super Özaru formarekin da. Forma hau Bulma eta bere bruits uhinen makinari esker hartzen du. Forma honetan Super Saiya 4 bat baino zertxobait ahulagoa da eta abiadura galtzen du, baina bere teknika guztiak 10 aldiz indartxuago erabil ditzake. Umeren eraginez, Özaruak Umeren antzeko gandorra eta tsufuru arropa dauzka.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks |