Zapore-belar
Zapore-belar | |
---|---|
ongailu eta landare aromatiko | |
Osagaiak | Thymusa eta ereinotz hostoa |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Zapore-belarrak[1] edo bouquet garni (euskaraz: «sorta hornitu») Frantziako gastronomiaren oinarrizko ongailua da. Hari batekin lotutako belar onez osatutako sorta da, eta haragi- eta hegazti-erregosi, ragut-, zopa- eta salda-mota askoren osagaia da. Oro har, gainerako osagaiekin irakiten da, baina kendu egiten da jakia zerbitzatu behar denean.
Etxean egiteko erraza da, baina barazki-dendetan egina erosi ohi da.
Errezeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez dago zapore-belarretarako errezeta orokorrik, baina errezeta gehienek perrexila, ezkaia eta erramu-hostoak dituzte. Errezetaren eta eskualdearen arabera, zapore belarrak basilikoa, perrexil heze hostoak, apoperrexila, erromania, azitraia, binagrera, oreganoa, martorria eta porru-hosto zati bat ere izan ditzake. Zapore-belarrak saldak lurrintzeko erabiltzen da, eta horiek egosteko azken fasean gehitzen da.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bœuf bourguignon
- Eltzeko behiki
- Eltzeko oilaki
- Carbonade
- Lapin chasseur
- Aratxekia saltsa zurian
- Osobuko
- Buillabesa