Zerrenda:Euskal izena duten objektu astronomikoak
Itxura

Honakoa euskal izena duten objektu astronomikoen zerrenda da, bai izena euskarazko delako, edo Euskal Herrian jaiotako norbait omentzen dutelako:
Eguzki-sisteman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Planetetako ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Suge Facula, Merkurion dagoen fakula edo egitura distiratsua, planetako beste fakula batzuei bezala, sugeekin lotutako izenak eman zitzaizkien.
- Ravel kraterra, Merkurion, Maurice Ravelen omenez.
- Judah Ha-Levi, Yehuda Halevi tuterar pentsalariaren izena daraman Merkurioko talka-kraterra.
- Abenezra Ilargiko talka-kraterra, Abraham ben Ezra tuterarra gogoratzen duena.
- Galdakao kraterra, Marten. Zutphen kraterraren ekialdean eta Gusevetik ipar-mendebaldera, Xabier Orue-Etxeberriak hala eskatuta izendatu zen.
- Ekhi Patera, Jupiterreko Io satelitean dagoen egitura geologikoa, euskaraz Eguzkia izendatzeko erabiltzen den beste hitz bat.
- Elkano mendiak, Plutongo Cthulhu eskualdean, Juan Sebastian Elkanoren omenez.
Asteroideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1277 Dolores, Dolores Ibarruriren omenez.
- 2293 Gernika , Bizkaiko herriaren omenez.
- 2423 Ibarruri, sobietar Armada Gorrian hil zen Rubén Ruiz Ibarruriren omenez izendatua.
- 3060 Elkano, Joan Sebastian Elkanoren omenez.
- 3562 Ignazio, Ignazio Loiolakoa omentzeko.
- 3589 Loiola, Azpeitiko Loiola auzoa eta Ignazio Loiolakoaren jaiolekua.
- 4727 Ravel, Maurice Ravel lapurtar musikariaren omenez.
- 5229 Irurita, Baztango Irurita auzoaren omenez.
- 6192 Javiergorosabel, Javier Gorosabel euskal astronomoaren omenez izendatua.
- 22191 Atxukarro, Joaquin Atxukarroren omenez.
- 117413 Ramonycajal, Santiago Ramón y Cajal nafar medikuaren omenez.
Satelite artifizialak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lur-1 osorik Euskal Herrian egindako lehen satelite artifiziala. 2024ko abuztuan espazioratu zuten.[1]
Eguzki-sistematik kanpo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Su planeta eta Gar izarra, Virgo konstelazioan dagoen sistema planetarioa, Su Ta Gar taldea gogorarazten duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Espazioratu dute 'Lur-1', osorik Euskal Herrian egindako lehen satelitea» Berria 2024-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).