Yehuda Halevi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yehuda Halevi

Bizitza
JaiotzaTutera, 1075
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaJerusalem, 1141 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
hebreera
arabiera
Judeo-Arabic (en) Itzuli
Irakaslea(k)Isaac Alfasi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpoeta, teologoa, filosofoa, medikua, idazlea eta errabinoa
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Musicbrainz: e15d3654-914e-4c11-824f-c316bf980793 Discogs: 2475058 Edit the value on Wikidata

Yehuda Halevi[1]hebreeraz: יהודה הלוי‎— edo Judah ben Shmuel ha-Levihebreeraz: הודה בן שמואל הלוי‎— (Tutera, Nafarroako Erresuma, 1070Jerusalem, 1141) poeta, medikua eta filosofoa izan zen, judua; arabiar inguruneko judu poeta gorena. Haren lan aipagarrien artetik Diwan poema bilduma da nabarmenena, Siongo Oda Sioni opaturiko poemak eta Sefer ha-Kuzari (Kuzar-en liburua) , judaismoaren filosofia elkarrizketen bidez aurkezten duen liburua. Hebreeraz utzi zituen bere idazlanak.

Nafarroatik Kordoba eta Granadara joan zen bizitzera, eta handik Toledora, bertan ekinez mediku lanak egiteari. Halaber, han idatzi zuen Diwan poema sorta.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteran sortu zen Yehuda Halevi, Zaragozako Taifan; hala ere, garai hartarako Aragoi eta Iruñeko Erresumak iparralde eta mendebaldetik inguratzen zuen. Arabiar moldeak ziren nagusi kulturan. 1090. urtea baino lehen, Andaluziara joan eta Moxe ben Ezra Granadako poeta juduaren ikasle izan zen Granadan. 1090ean Granadako hiria utzi behar izan zuen almorabiar berberiarrak bertan nagusitu ondoren eta Andaluziako beste hiri batzuetako aljama edo judu auzoetan (Lucena, Sevilla) bizi izan zen hurrengo urteetan. Toledoko hirian izan zen ondoren.

Une guztiz latzak bizi zituzten XII. mendearen hasiera hartan Gaztelako juduek eta biziki salatu zituen bere erlijio kideen aurkako ekintza haiek Yehuda Halevik. Bizitzako azken urteetan (1130) Kordoba aldera jo zuen, arabiarren artean egotea nahiago zuelako edo, eta Palestinara joatea erabaki zuen azkenean. Alexandriako hirian bizi izan zen aldi batez eta Palestinarako bidean zegoela hil zen 1141. urtean.

Gazterik hasi zen idazten Jehuda ha-Levi. Amodioaren eta adiskidetasunaren inguruko gaiak izan zituen gogokoen gaztetako lan haietan; samurrak eta irudimentsuak dira bere lanak. Hebreeraz idatzi bazuen ere, erromantzez onduriko kantu batzuk utzi zituen, jartxa edo arabieraz egindako bertsoen modura idatziak. Urteak aurrera zihoazen ahala, erlijio eta filosofia gaiek eta judu herriaren etorkizunak bete zuten, arian-arian, Yehuda Haleviren idatz gogoa. Erlijio eta filosofiaren alorretan, ez zen ortodoxia judutik aldendu.

Diwan izeneko poema sortaz gainera, Kitab al Khazari edo Kitab alhuyya wa-l-dalil fi nusr al-din al-dalilda bere lan nagusia, "Gutxietsitako erlijioaren defentsari buruzko funts eta frogaren liburua" esan nahi duena. 1130 eta 1140 artean idatzi zuen, eta filosofiaz eta judaismoaren inguruko lan handia da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 16 or..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]