Ziklo mitologikoa
| Mitologia zelta |
|---|
Ziklo Mitologikoa Irlandar mitologia osatzen duten zikloetako bat da. Irlandako istorio mitologikoak dituen ErdiAroko literatura biltzean, adituek, lau ziklotan sialkatu zituzten istorioak. Beste gainontzeko hiru zikloa hauek dira: Ulstergo zikloa, Fenian zikloa eta Ziklo historikoa. Ziklo honetan kristautasun aurreko Irlandako mitologia jentil edo paganoa irudikatzen duelako eman zaio iznedapen hori. Kontaklizun multzo hoentan, jainko-jainkosak eta naturaz gaindiko gertaerak errege eta heroi, ustez, historikoekin nahasten dira.
Erdi Aroko hitz lauz eta bertsozko eskuizkribuetako pasarteek osatzen dute zikloa, eta horietako batzuk kronika sasi-historikoak dira, adibide gisa: Lebor Gabála Érenn, Lau maisuen urte-liburuak eta Irlandako Historia-ren Seathrún Céitinn-en aurreneko pasarte edo sarrerak.
Iralndako historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziklo Mitologikoak Bibliako uholdeen ondoren Irlandan lurreratu omen ziren aurreneko biztanleekin hasten da eta hainbat herritako inbasioak kontatzen jarraitzen du, XVII. mendean amaitzeko. Zikloaren barruan idatzi zen lehendabiziko testua Lebor Gabála Érenn ("Irlandako Inbasioen Liburua") delakoa da. Deskribatzen diren zenbait gertakizuenek, beharbada, benetako mugimendu migratzaileen isalda izan litezke; beste batzuk aldiz, adibidez ahalmen magikoak dituzten Tuatha Dé Danann-en arraza mitologikoa, zalantzarik gabe jainkozkoen histori mitikoa da.
Gertakari zaharren elementuak sagen bidez deskribatzen dira, horren adibide: Cath Maige Tuired[1] (Maga Tuiredeko borrokak), eta Aro Modernoan idatzi ziren Lau maisuen urte-liburuak bilduma eta Geoffrey Keating-en Foras Feasa ar Éireann (Irlandako Historiaren hastapenak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Potopaeva, Vera. (2015). «Irish Historical Thinking in the Saga Cath Maige Tuired Conga» Studia Celto-Slavica 7: 285-287. doi:..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Foras feasa ar Éirinn = The history of Ireland by Keating, Geoffrey, 1570?-1644?; Comyn, David; Dinneen, P. S. (Patrick Stephen), 1860-1934. Kelly - University of Toronto. Internet Archive
| Mitologia zelta | ||
|---|---|---|
|
Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh | ||