Imbolc
| Imbolc | |
|---|---|
| Mota | Celtic holiday (en) public holiday (en) |
| Egun | first Monday in February (en) Otsailaren 1 |
| Nongo eskumenen mende | Irlanda, Eskozia eta Gales |
| Mitologia zelta |
|---|
Imbolc egutegi zeltako lau jai garrantzitsuenetako bat da,[1] emankortasun edo ugalkortasunaren erritualarekin zerikusia du. Kristautasunarekin jaia aldatu eta Santa Brigidaren Eguna edo Kandelario eguna bilakatu zen eta gaur egun. Eskozian Latha Fhèill Brìghde eguna bezala ere ezagun da, Irlandan berriz eta Galesen Gwyl Ffraed bezala.
Neopaganismoan, urtearen gurpilaren zortzi jai-egunetako (lau eguzki egun eta lau ilargi egun) bat da. Suaren jaia da eta "Sabats" izena ere ematen diote.

Imbolc-a ohituraz otsailaren 1ekin erlazionatzen da, eta jaialdi zelta bezperan, urtarrilaren 31an, ospatzen hasten da. Gaur egunez neopaganoek jaia otsailaren 1 edo 2an ospatzen dute. Zenbait neopaganok, ordea, otsailaren 4 eta 5ean ematen den neguko solstizioa eta udaberriko ekinokzioaren erdi puntua aukeratzen dute. Azken finean, kontaun hartu beahr da, Kristau egutegiek zenbait aldaketa izan dituztela, eta ez dute zertan bat egiten kristau-aurreko eta egungo egunek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sánchez Sanz, Arturo. «Rituales, creencias y festividades celtas,» Docta Complutense: 12..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irlandar mitologia
- Mitologia zelta
- Antzinako zelten erlijioa
- Gaelera
- Nazio zeltak
- Hizkuntza zeltak
- Zelta
- Irlandako historia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Mitologia zelta | ||
|---|---|---|
|
Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh | ||