Artur erregea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur errege» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Artur erregea
Arturiar zikloa saileko pertsonaia
Artur erregea
Argitalpena
Datu biografikoak
Sexua Gizon
Datu pertsonalak
Lanbidea Erregina
Adiskideak Mahai Biribileko Zaldunak
Artur erregea; XV. mendea

Artur erregea[1] (galeseraz eta ingelesez: Arthur; bretainieraz: Arzhur) europar literaturako pertsonai nabarmena da, bereziki literatur ingeles eta frantsesean, hauetan errege ideala bezala agertzen da, bai gudan bai bake garaian. Zenbait Erdi Aroko testu berantiarren arabera, VI. mendearen hasieran Artur erregea Britainia saxoi inbaditzaileetatik defendatu zuen britoien buruzagia zen. Artur erregearen kondaira ingeles koroaren eta galesen arteko borroken epelean agertu zen. Bere historia kondaira eta literaturaren tartean dago; tradizio luzeko kondaira izanik, Britainia Handian aztergai eta eztabaidagai izaten jarraitzen duen arren, egiaztatutzat jotzen da Artur ez dela pertsonaia historikoa.

Arturri buruzko lehengo aipamenak literatura zeltan aurki ditzakegu, Y Gododdin bezalako galestar olerkietan. Hala ere, aipamen horietan, adibidez, Nennius deitutako idazle baten kontakizunean, Artur jainko gales bat da, soila eta aspergarria, gero bihurtuko zen errege gerlariaren istoriotik urruti.[2] Pertsonaia hau egungo formaz aurreneko aldiz agertzen den kontakizuna Godofredo Monmouthekoaren Historia Regum Britanniae da, eta egile horrek zehaztu zituen kondairaren ezaugarri nagusienak. Monmouth-ek Artur saxoiak garaitu zituen Bretainiako errege gisa aurkezten du, Britainiar Uharteetan inperio bat ezarriz. Bere kontakizunean pertsonaia ezberdinak agertzen dira: Uther Pendragon, Arturen aita; Merlin haren azti kontseilaria, edo Excalibur ezpata bezalako elementuak; Arturen jaiotza ere aipatzen da Tintagelen, bai eta Arturren azken guda Mordreden aurka, Camlanngo guduan eta bere ondorengo erretiroa Avalon uhartera.

Artur Erregearen koroatzea.

XII. mende hasieran, Artur Bretainiako Materia bezala ezagutzen den kondaira sorten zikloko pertsonaia nagusia izan zen, frantsesezko erromantze ugarietan agertuz. Chrétien de Troyes beste zenbait oinarrizko elementu gehitu zizkion kondairari, horien artean Sir Lantzelot Aintzirakoa eta Grial Santuaren ingurukoak. Erdi Aroaren ondoren, literatura arturikoaren nolabaiteko gainbehera etorri zen, baina XIX. mendean berpiztu egin zen eta XXI. mende hasieran indar-indarrean dirau, bai literaturan bai eta beste hainbat arteetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2016-09-30) (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak Iruñea 14 or. .
  2. (Ingelesez)  Morris, Marc (2009) A Great and Terrible King: Edward I and the Forging of Britain Windmill ISBN 9780099481751 . Noiz kontsultatua: 2018-09-02 . 162-166. or.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artur erregea Aldatu lotura Wikidatan