Zoel García de Galdeano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zoel García de Galdeano
Garcia de Galdeano.jpg
buruzagi

1916 - 1920
Bizitza
Jaiotza Iruñea1846ko uztailaren 5a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Zaragoza1924ko martxoaren 28a (77 urte)
Hezkuntza
Heziketa Zaragozako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Kidetza Espainiako Errege Elkarte Matematikoa
Ameriketako Matematika Elkartea
Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas, Químicas y Naturales de Zaragoza Itzuli
Garcia de Galdeano Firma.jpg

Zoel García de Galdeano (Iruñea, Nafarroa, 1846ko uztailaren 5a - Zaragoza, Espainia, 1924ko martxoaren 28a) euskal herritar matematikaria zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur-neurtzaile peritua, goi-irakaslea, Filosofia eta Letretan lizentziaduna eta Zientzia Zehatzetan lizentziaduna izan zen, bata bestearen segidan. Zientzia Zehatzen lizentziatura Zaragozako Zientzia Fakultate Librean eskuratu zuen 1871an. Hurrengo kurtsoan kalkulu infinitesimal irakasle bezala sartu zen eta doktoratu zen. 1872an, beste irakasle batzuekin batera, Kalagorriko Ikastetxe Librea sortu zuen. Ciudad Realgo, Almeriako eta Toledoko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan Matematikako katedradun izan ondoren, 1889an Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko geometria analitikoaren katedra eskuratu zuen. El Progreso Matemático Espainiako lehen matematika-aldizkaria sortu zuen 1891. urtean. 1896tik bere erretirora arte, 1918ra arte, kalkulu infinitesimalaren katedra bete zuen. 1918an Zaragozako Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Ohorezko Katedradun egin zuten. Zaragozako Zientzien Errege Akademiako lehenengo lehendakaria izan zen, postu hori 1916tik 1922ra betez. Zaragozan hil zen 1924an.