Zubiete dorretxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubiete dorretxea
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
016 Llanteno - Zubiete dorretxea.jpg
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaAiara
Koordenatuak43°06′42″N 3°05′32″W / 43.11171°N 3.09214°W / 43.11171; -3.0921443°06′42″N 3°05′32″W / 43.11171°N 3.09214°W / 43.11171; -3.09214
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea51

Zubiete dorretxea Aiaran Lantenon (Araba) dagoen dorretxe errenazentista-barrokoa[1]da. 2018ko otsailaren 13an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, Arabako eskualde kantabriarreko dorreak monumentu-multzo sailkapenaren barnean.

Ibaizabal ibaiaren kokatua dago, izenak dioen bezala, zubiaren ondoan[2]. XVII. mendean zaharberritu zuten et horregatik Erdi Arroko eta Pizkundeko zeinbait ezaugarri galdu ditu[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorretxea bera eta eranskinek osaturiko multzoa, ipar-ekialde eta hego-mendebaldera begira. Dorreak oinplano angeluzuzena du (12,42 x 8,56 m) eta bost solairu guztira (beheko solairua, hiru solairu eta ganbara), lau isurkiko estalkiarekin. Harlanaren garaiera 8,56 m-koa da, eta hormen lodiera eraikinaren oinarrian 1,20 m-koa. Kareharri tuparritsu irregularreko fabrika gailentzen da, bai eta material bereko harlanduzko obra irregularreko eskantzuak ere.

Sarrera nagusia dorrearen hegoaldeko muturrean dago, molduradun arku zuzen eta toskanar ordenako pilastra banarekin; erlaitzak lehen solairuko balkoiaren plataforma gisa balio du. Hala ere, jatorrizko sarrera dorrearen ekialdeko alboan dago kokatuta, lehenengo solairuaren altuerara. Harlanduzko obra sinplea da, arku zorrotz samarrarekin. Hegoaldean, kareharri tuparritsuzko harlandu obra soilez egindako sarrera duen balkoia dago, ateburu monolitiko eta guzti. Horren gainean, beste bi altuerek bina leihoburudun dituzte; azpikoen parean, halaber, armarri bat dago, hareharrizko larru erlaitzduna. Micaela Portillaren arabera, XVII. mendekoa da hain zuzen ere. Bao horiek hegoaldeko altxaera aldatzen badute ere, hormen fabrika dorrearena berarena da, konponketarik gabe, lehenengo nahiz hirugarren solairuko gezi-leihoak erakusten duten legez. Ganbarako zein egongelaren aurpegi orotako gezileihoak ere nabarmentzen dira. Izan ere, dorre hau ez zuten jauregi bihurtzeko behera bota, baizik eta bere itxura zertxobait aldatzeko. Ekialdean, lehenengo eta bigarren solairuen artean dauden mentsulek aurreko babes-egituraren berri ematen dute, egun desagertu den zurezko elementuren bati loturikoak. Barruko egitura eraberriturik dago; batetik, dorrea garai modernoko jauregi bihurtzeko XVII. mendeko lanak direla eta. Orduan, ezkaratzeko harrizko eskailera eraiki zen; horrek ez du, hala ere, lehendik izango zuen gune bakarra gehiegi aldatuko, posizio berean kokaturiko komunikazio-bloke zakarragoarekin. Bestetik, berriki egindako berriztapenaren ondoriozko aldaketak direla eta, material eta eraikuntza-soluzio tradizionalak berreskuratu diren arren; zenbait kasutan, berreraiki ere egin dira.

Mendebalderantz begira dagoen eranskin birgaitu berriak dorrearekiko paralelo dagoen oinplano angeluzuzena eta hiru solairu ditu. Bao nagusiak harlanduzko obra soilekoak dira, leihoburu monolitikoekin errematatuak.

Zubieteko zubia XVII. mendean eraikiko zen ziurrenik, dorrearen birmoldaketa-lanekin bat, eta zaharrago baten ordezkoa da, zalantzarik gabe. Arku erdizirkularreko eraikina da, dimentsio handikoa; multzoa XVIII. mendean birmoldatu zen, besteak beste, bere pretilak, karelak, estribuak eta zorua. Llantenoko dMota auzorako sarbide gisa balio du gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa