Lanteno
Lanteno | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Aiara |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′31″N 3°05′43″W / 43.10861°N 3.09528°W |
Garaiera | 200 m |
Demografia | |
Biztanleria | 104 (2022) |
Lanteno (Llanteno gaztelaniaz) Aiara udalerriko herrietako bat da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri sakabanatu honen izena ibai batena ere bada eta horregatik batzuetan historian zehar "herri" baino "ibar" deitu dute, "Lanteno ibarra"[1]. Ibaizabal ibaiak herriaren lurrak zeharkatzen ditu hegoaldetik iparraldera. Herriaren ipar-ekialdeko muturrean Artziniega ibaiarekin bat egin eta Herrerías ibaia sortzen du, aurrerago Cadaguan urak isurtzen dituena.
Ibar honen eremua mugatzen duten mendi nagusiak hauexek dira:
- mendebaldean Zaballa (632 m), Opelloratik hurbil.
- hego-ekialdean Peregaña (632 m) da balkoi paregabea; Erretes Lanteno, Beotegi, Luxo eta Ozekaren artean dago.
- ipar-ekialdean, Okondo eta Gordexolarekiko mugetatik hurbil, Idubaltza (691 m) dago.
Herri mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hegoaldean Erretes Lanteno.
- Hego-mendebaldean Opellora.
- Mendebaldean Soxoguti.
- Ipar-mendebaldean Artziniega·
- Iparraldean Gordexola.
- Ipar-ekialdean Okondo.
- Ekialdean Menagarai.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri honetako auzoak ibaiaren bi ibarretan barreiatzen dira. Auzo nagusiak:
- Satia: bertan eliza dago.
- Ibaizabal: hegoaldean, A-624 errepide nagusia eta Erretes Lantenora doana batzen diren lekuan.
- Basaburu, Garabilla eta Lapetaratxe Artziniegarako bidean.
- La Mota non Indianoaren etxetzarra delakoa eta ibaiaren beste aldean Zubieta dorretxea dauden.
- Pizparrutxi eskola zaharrekin.
- Inortza.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izena 1040an dugu lehen aldiz dokumentatuta[2].
Aiarako Jaurerria bost barruti edo kuadrillatan banatzen zen; horietako bat Lanteno izenekoa zen eta herri hauek hartzen zituen bere baitan, Lantenoz gain:
- Opellora, Menagarai, Kexaa eta Erretes Lanteno, egun Aiara udalerrian daudenak.
- Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti, udalerri modernoen osaerarekin Artziniegakoaren barruan geratu zirenak.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Llantenoko biztanleria |
---|
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskola izan zirenak, Kultura Interesdun Ondaretzat izendatuak.
- Ureta dorretxea, XV.-XVI. mendekoa.
- Zubieta edo Zubiete dorretxea.
- Indianoaren etxetzarra.
- La Blancako santutegia, mendian kokaturik dagoena, aipatzekoa da. Jatorrizko eraikina XV. mendekoa zela uste den arren, gaur egungo egitura XVII. mende eta XVIII. mendeen artean eraiki zen. Harlandu eta horma-bular sendoek apaintzen dute kanpoaldea.
- Hilerrian Murga familiaren mausoleo neogotikoa nabarmentzen da.
- Balio arkitektonikoa duten baserriak: Txabarri auzoko 2 zenbakduna[3].
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Murga-Salazar eta Ureta familiak eskualdeko jauntxo handienetakoak ziren[4].
- Juan Antonio Urrutia (1670ean jaioa) Mexikon kargu publikoak izan zituen eta Santiago de Querétaron akueduktu bat eraiki zuen[5].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Victorino Palacios: Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, II liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 752-784.or.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikus, adibidez webgune hau.
- ↑ Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, II liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 752.or.
- ↑ Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, I liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 144.or.
- ↑ Op. cit, 148.or.
- ↑ Op. cit, 149.or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Lanteno[Betiko hautsitako esteka] Iñaki Gutiérrez Puertasen webgunean.
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Aiarako udalaren webgunea
Aiarako herriak | ||
---|---|---|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |