Edukira joan

Apaiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herbehereetako apaizak 1964an.
Vajracharya bat (tximista-eramalea), Newar budismoko apaiza.

Apaiza[1] erlijio errituak kudeatzeko ahalmena edo agintea duen pertsona da. Judaismoan, kristautasunean, hinduismoan eta beste hainbat erlijiotan (adar guztietan edo batzuetan) daude. Apaizen jarduerak euren denbora osoa edo zati bat har dezake.

Katolizismoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Apaiz katoliko»

Tradizio katolikoan, apaizek sakramentuak eta meza emateko ahalmena daukate, eta gizonezkoak bakarrik izan daitezke. Parrokia baten ardura baldin badute parroko, bikario edo erretore izena dute. Hierarkiaren arabera, katolikoek hainbat apaiz mota dituzte: aita santua da apaiz gorena, eta hortik behera datoz kardinalak, artzapezpikuak, gotzain edo apezpikuak, parrokoak eta diakono edo apaizurrenak.

Prestaketa edo ikasketak apaizgaitegian egiten dituzte, eta apaizetxea dute bizileku, tradizionalki toki nabarmenean kokatua.

Aipatzekoa da, orobat, serora: moja izanda edo izan barik apaizari laguntzen dion emakumea. Sakristauaren emazteari ere serora deritzo. Bizkaieraz abadea deritzo apaizari[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Apaiz». Euskaltzaindiaren Hiztegia
  2. «Abade». Euskaltzaindiaren Hiztegia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.