Àngels Chacón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Àngels Chacón


1. Centremeko idazkari nagusi

2022ko maiatza - 2022ko abuztuaren 13a

Kataluniako Europar Alderdi Demokratako secretary general (en) Itzuli

2021eko ekainaren 12a - 2021eko abenduaren 21a

Enpresa eta Ezagutza kontseilaria

2018ko maiatzaren 29a - 2020ko irailaren 3a
Santi Vila i Vicente - Ramon Tremosa

Igualadako Udaleko zinegotzia

2011 - 2018
Bizitza
JaiotzaIgualada, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Europar Alderdi Demokrata
Centrem

IMDB: nm11097057 Facebook: angelschaconfeixas Twitter: angelschacon Instagram: angelschaconfeixas Edit the value on Wikidata

Maria Àngels Chacón i Feixas (Igualada, 1968), Àngels Chacón modura ere ezaguna, Kataluniako politikari eta enpresario kataluniarra da.[1] 2018. urtetik eta 2020ko irailaren 3ra arte Quim Torraren gobernukide izan zen, enpresa- eta ezagutza-kontseilariaren kargua izan zuen heinean.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Àngels Chacón 1968an jaio zen, Igualadan (Katalunia).[4][5] Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik zuzenbidean graduatua, nazioarteko trukean aditua da.[4][6]

Chacónek paper-industriako hainbat enpresatan egin du lan, esportazio-zuzendari modura;[4][6] hala, adibidez, Manipulados del Noya enpresako esportazioen buru zen, Juan Romaní Esteve-rentzako zuzendari komertzial modura lan eginez.[4] Era berean, 2008tik 2011raino Anoia Business Union-eko idazkari nagusia zen, 2,400 enpresa eta 850 kide ordezkatzen dituen erakundea.[4][6]

2009tik aurrera Urbact 3D Cities eta Urbact Retalink proiektuetako koordinatzaileetako bat izan da ere, bai eta 4D Health Safety Simulation Innovation Center-eko (4DHealth) kozuzendaria ere.[7][8][9]

Karrera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chacón 2011ko Udal-Hauteskundeetan Konbergentzia eta Batasuneko (CiU) zerrendetan aurkeztu zen Igualadan, politikari independente modura. Hirugarren postuan aurkeztu zen, alderdiak hamar eserleku lortuz; beraz, Igualadako zinegotzi bilakatu zen.[10][11] Hauteskundeen ostean, Igualadako bigarren alkateorde izan zen izendatua, hiriko turismo- ekonomia- eta komertzio-buru bihurtuz.[6][7] 2015eko Udal-Hauteskundeetan berrautatua izan zen,[11][12] hiriko alkateorde bihurtuz eta ekonomia-, ezagutza-, nazioartekotasun- eta barne arazo-buru bihurtuz.[6][13] Sortu eta gutxira, Kataluniako Europar Alderdi Demokrataren (PDeCAT) kide egin zen ere.[8]

2017ko ekainean Kataluniako Generalitateko Enpresa- eta Ezagutza-Saileko industria-zuzendari nagusia bilakatu zen.[4][6]

Àngels Chacón, Torraren Gobernuaren argazki ofizialean (2018ko ekaina)

2018ko maiatzaren 19an, inbestitutako Quim Torra Lehendakari berriak Elsa Artadi enpresa- eta ezagutza-kontseilari modura zuen govern legítim bat izendatzen saiatu zen.[14][15][16] Aitzitik, Espainiako Gobernuak "probokaziotzat" hartu zuen gobernukidetzat exiliatu edo preso politikoak izendatzea, eta, ondorioz, Torraren izendapenak ez zituen onetsi.[17][18] Hala, Torrak 2018ko martxoaren 29an gobernu-izendapen berriak publikatu zituen, exiliatu edota kartzelan sartu gabeak,[19][20] non Àngels Chacón enpresa- eta ezagutza-kontseilari berria izendatzen zen,[21][22][23] urte bereko ekainaren 2an Katalunuako Generalitateko Jauregian berretsi bezala.[24][25][26]

Hauteskunde-historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Àngels Chacónen hauteskunde-historia
Hauteskundeak Barrutia Alderdia Koalizioa # Emaitza
2011[10][11] Igualada Independentea Konbergentzia eta Batasuna (CiU) 3 Hautatua
2015[11][12] Igualada Independentea Konbergentzia eta Batasuna (CiU) 3 Hautatua
2019[27][28] Igualada Junts per Igualada (JUNTS) Junts per Igualada (JUNTS) 21 Ez-hautatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez) «Resultats i fitxa» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  2. (Katalanez) NacióDigital. «Torra renuncia als empresonats i exiliats i completa un Govern efectiu | NacióDigital» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Torra releva a tres 'consellers' de JxCAT e incorpora a Samper, Tremosa y Ponsa» El Confidencial 2020-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  4. a b c d e f (Gaztelaniaz) «PERFIL: Àngels Chacón, la fins ara directora general d'Indústria es posa al capdavant d'Empresa i Coneixement» La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  5. «Vergés, Chacón, Calvet i Borràs: així són els nous consellers del Govern» cat.elpais.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  6. a b c d e f «Nomenen Àngels Chacón nova directora general d'Indústria» www.diaridegirona.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Àngels Chacón, una especialista en comercio exterior para dirigir Empresa i Coneixement» La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  8. a b (Katalanez) Martín, Albert. (). «Aquests són els 13 consellers del Govern de Quim Torra» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  9. Press, Europa. (2018-05-29). «Àngels Chacón, de regidora de Comerç i directora d'Indústria a consellera d'empresa» www.aldia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  10. a b https://bop.diba.cat/temp/04_062011002015.pdf
  11. a b c d «Consulta de resultados electorales. Ministerio del Interior» www.infoelectoral.mir.es (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  12. a b https://bop.diba.cat/temp/04_062015000509.pdf
  13. (Katalanez) «Àngels Chacón, nova directora general d'Indústria del Govern» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  14. (Ingelesez) Bathgate, Rachel. «Torra nominates new government including jailed and exiled officials» www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).[Betiko hautsitako esteka]
  15. (Gaztelaniaz) «Torra nombra en su Govern a Aragonès, Artadi, Turull, Rull, Comín, Puig y Maragall» La Vanguardia 2018-05-19 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  16. (Gaztelaniaz) Puente, Arturo. (2018-05-19). «Torra nombra a los encarcelados Turull y Rull consellers de su nuevo Govern» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  17. «Spanish PM Mariano Rajoy​ urges Catalonia to form 'viable' government» The New Indian Express (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  18. (Ingelesez) Day, Paul. (2018-05-20). «Spain to maintain control of Catalonia - El Pais» Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  19. (Ingelesez) Rolandi, Alex. «Torra proposes new nominations to overcome Spain’s block on forming government» www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).[Betiko hautsitako esteka]
  20. «Torra unblocks new Catalan government, replacing ministers in exile and prison with new names» In English (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  21. «El president Quim Torra signa un nou decret de nomenaments per formar el Govern de Catalunya. Generalitat de Catalunya» web.archive.org 2018-05-30 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  22. (Gaztelaniaz) «Quim Torra sustituye a los cuatro consellers vetados para desbloquear el Govern» La Vanguardia 2018-05-29 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  23. (Katalanez) Redacció. «Torra nomena nou govern per superar el bloqueig - 29 maig 2018» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  24. (Ingelesez) Jordan, Guifré. «Catalan government takes office in emotional event, lifting direct rule» www.catalannews.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).[Betiko hautsitako esteka]
  25. (Gaztelaniaz) «Catalunya: El nuevo Govern de Torra toma posesión en un acto reivindicativo» La Vanguardia 2018-06-02 (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  26. (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2018-06-02). «Los consellers toman posesión y prometen "lealtad" a Quim Torra» El Diario (Noiz kontsultatua: 2020-09-05).
  27. (Katalanez) Regió7. «Consulta totes les llistes de l'Anoia per a les eleccions municipals» www.regio7.cat (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
  28. «Resultados Elecciones municipales 2019 en Igualada» La Vanguardia 2019-05-26 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]