1936ko Siriako greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jendetza Damaskon Bloke Nazionaleko liderrak txalokatzen, Jamil Mardam Bey buruzagia zelarik, Parisko negoziazioak egin baino lehen, 1936ko martxoaren 31an.

1936ko Siriako greba orokorra (arabieraz: الإضراب الستيني) 50 egun iraun zuen greba bat izan zen, frantziar okupazioak Sirian eta Libanon egiten zituen politiken aurkako erantzun gisa. Grebak herrialdea bi hilabetetan zehar geldiarazi zuen eta Frantzia behartua izan zen frantziar-siriar Independentzia Hitzarmena negoziatzera Bloke Nazionalarekin.

Ikuspegi orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko urtarrilaren 11an, Bloke Nazionalak bere kide bat omentzeko ekitaldi bat egin zuen, Ibrahim Hananu, 1935eko azaroan hil egin zena. Ekitaldian egon ziren zenbait diskurtsoek frantziar okupazioa deitoratu eta oldartu zuten.[1] Egun batzuk geroago, frantziar mandatuaren ardura zuten autoritateek Bloke Nazionalak Damaskon zuen egoitza itxi zuten eta alderdiaren bi lider nazionalista atxilotu zituen, Fakhri al-Baroudi eta Sayf al-Din al-Ma'mun. Erantzun gisa, alderdiak greba orokor bat proposatu zuen frantziar okupazioaren politiken aurka. Greba, urtarrilaren 20an hasi zena, lan-geldialdi eta ikasle protestekin hasi zen Damaskon, Homsen, Haman eta Alepon, eta geroago beste hiri nagusietara zabaldu zen.[2]

Bloke Nazionalaren liderrak, haien artean Nasib al-Bakri, Jamil Mardam Bey, Lutfi al-Haffar eta Faris al-Khoury, aktiboki hartu zuten parte eta frantziar okupazioaren eta Frantziak aukeratutako presidentearen, Taj al-Din al-Hasani, aurkako manifestazioak antolatu zituzten.[3] 1930ko konstituzioa berrezartzea ere aldarrikatzen zuten, 1933an deuseztatu zena. Ekintza Nazionaleko Ligak grebarekin bat egin zuen eta Damaskon egin ziren protesta zein manifestazioetan hartu zuen parte.[4] Desobedientzia zibilaren ekintzen herrialdearen ekonomia geldiarazi zuten eta herrialdea “amildegi ertzean” egotea lortu zen.[2]

Frantziar erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar goi komisarioa, Damien de Martel, Beirutik Damaskora bidaia zen egoera kontrolatzeko,[2] eta Charlez Huntziger jeneralak, Levanteko Armadaren komandantea, bakea berrezartzeko ardura izan zuen. Blokearen zenbait lider, tartean Nasib al-Bakri eta Mardam Bey, erbesteratuak izan ziren eta 3.000 lagun inguru atxilotuak izan ziren.[1]

Manifestazioak dispertsatzeko asmoarekin, frantziar tropek protestatzen zeudenen kontra tirokatu zuten, dozenaka hildakoak utziz.[2] Hala ere, hartutako neurriek ez zuten altxamendua geldiarazi, beste herrialde batzuen babesa baitzuen, hala nola, Irak, Libano, Palestina eta Jordania, haien biztanleak kalera atera ziren siriako herrialdearen alde. Frantziako Gobernuak sekulako presioa izan zuen bere herrialdean ere, batez ere ezkerreko erakundeetatik eta hasi berria zen Frente Popularrarengatik, Siria eta Libanoko politikak aldatu nahi zituztenak.[1]

Soluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 2an, Frantziako agintariek amore eman zuten eta Bloke Nazionalarekin negoziazioak hastea erabaki zuten. Amnistia orokor bat ere adostu zuten grebaren ondorioz erbesteratuak eta atxilotuak izan zirenentzat. Bloke Nazionalak martxoaren 6an greba desegin zuen, haren liderren askatasuna ospatu ostean. Geroago, urte horretan, Bloke Nazionalaren ordezkaritza bat Parisera joan zen, eta bertan frantziar-siriar Independentzia Hitzarmena sinatu zuen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Raghīd., Ṣulḥ,. (2004). Lebanon and Arabism : national identity and state formation. I.B. Tauris ISBN 1417565918. PMC 57351812..
  2. a b c 1964-, Thomas, Martin,. (2005). The French empire between the wars : imperialism, politics and society. Manchester University Press ISBN 0719065186. PMC 60564343..
  3. M., Moubayed, Sami. (2006). Steel & silk : men and women who shaped Syria 1900-2000. Cune ISBN 1885942400. PMC 62487692..
  4. Dean., Commins, David. (2004). Historical dictionary of Syria. (2nd ed. argitaraldia) Scarecrow Press ISBN 0810849348. PMC 53986565..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]